22:49

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniak bigarren amaitu du liga erregularra, eta Joventut izango du aurkari

EITB MEDIA

Gasteizko taldeak larunbatean ekingo dio kanporaketari, 18:30ean, Buesa Arenan. Joan Peñarroyaren gizonek, asteazkenean, irabazi egin dute Gironan, 70-75, fase erregularreko azken jardunaldian, eta, hortaz, 27 garaipen lortu dituzte Endesa Ligako 34 partidetan.

7:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskoniak bigarren tokian amaitu du 2022-23 denboraldiko Endesa Ligako fase erregularra, eta Joventut izango du aurkari titulua irabazteko play-offetako final-laurdenetako kanporaketan.

Gasteizko taldeak larunbatean ekingo dio kanporaketa horri, 18:30ean, Buesa Arenan. Joan Peñarroyaren gizonek, asteazkenean, irabazi egin dute Gironan, 70-75, fase erregularreko azken jardunaldian, eta, hortaz, 27 garaipen lortu dituzte Endesa Ligako 34 partidetan.

Testuinguru horretan, Baskoniak 34. jardunaldian zehaztu du zein postutan amaitu duen Endesa Ligako fase erregularra. Peñarroyaren taldea bigarren ala hirugarren postuan sailkatuko zen, Gironan lortutako emaitzaren eta Real Madril-Betis neurketaren emaitzaren arabera. Azkenean, Baskoniak irabazi egin du, baita Real Madrilek ere, Betisen aurka, 79-77; beraz, Gasteizko taldea bigarren sailkatu da, eta Real Madril izan da hirugarren.

Baskoniak Joventut izango du aurkari final-laurdenetan, hau da, Endesa Ligako zazpigarren sailkatua. Final-laurdenetako kanporaketa horretan, taldeek bi partida irabazi behar dituzte finalerdietara sailkatzeko; lehenengoa larunbatean jokatuko dute, hilaren 27an, Gasteizen, eta bigarrena Badalonan izango da. Hirugarrena, jokatu beharko balute, Gasteizen egingo lukete.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena