Baskonia
ACB
AGENTZIAK | EITB MEDIA
ACB Ligako partida batean 20 minutu baino gutxiagotan 25 puntu eta 5 asistentzia lortu dituen lehen jokalaria bilakatu da joko-antolatzaile estatubatuarra.
Max Heidegger. Argazkia: @Baskonia
Max Heidegger Baskoniako jokalari estatubatuarrak historia egin du asteazken honetan, ACB Ligako partida batean 20 minutu baino gutxiagotan 25 puntu eta 5 asistentzia lortu dituen lehen jokalaria bilakatu baita.
Joko-antolatzailea ezinbesteko jokalaria izan zen gasteiztarrek Monbus Obradoiroren aurka lortutako garaipenean (110-94), 26 puntu, 7 hiruko eta 28 puntuko balorazioa lortuta, Baskonian dagoenetik egindako partidarik onenean.
Horrez gain, jokalaria kantxan zela taldeak lortutako 53 puntuetatik 38tan eragin zuzena izan zuen Heideggerrek, bere saskiratzeekin zein paseekin. Guztira, taldeak lortutako puntuen % 71,7 bere parte-hartzearekin eskuratu zituen.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa