19:38

Baskonia

Lesioa

Tadas Sedekerskisek muskulu lesioa du ezkerreko hankan, eta baja izango da Baskoniaren ondorengo partidetan

EITB MEDIA

Hegaleko lituaniarrak “zuntz lesioa” du ezkerreko hankan, aduktorean. Baskoniak ez du zehaztu zenbat partidatan ezingo duen jokatu; hurrengoak dira Makabi Tel Aviven aurka, Euroligan, eta Real Madrilen kontra, Endesa Ligan, biak bisitari gisa.

  • Tadas Sedekerskis ez da jokatzeko moduan izango partida batzuetan. Argazkia: EFE.

    Tadas Sedekerskis ez da jokatzeko moduan izango partida batzuetan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadas Sedekerskis Baskoniako hegalekoak muskulu lesioa du ezkerreko hankan, eta, ondorioz, baja izango da hurrengo partidetan, Gasteizko klubak asteartean baieztatu duenez; hain zuzen ere, Sedekerskisek ezkerreko hankako aduktorean du lesioa. Baskoniak ez du zehaztu zenbat partidatan ezingo duen jokatu hegaleko lituaniarrak; hurrengoak dira Makabi Tel Aviven aurka, Euroligan, eta Real Madrilen kontra, Endesa Ligan, biak bisitari gisa, eta oso garrantzitsuak dira, kontuan izanik jokoan daudela, hurrenez hurren, Europa mailako txapelketarik handieneko play-offetan izateko aukerak, eta Liga txapelketako lehen postua.

Sedekersis (Baskonia jokalariaren bilakaerari adi dago), aurreko ostiralean lesionatu zen, Gasteizen, Monakoren aurkako neurketan, Euroligan. Denboraldi honetan bertan ere, minduta izan du aduktorea, eta zenbait partida galdu ditu, horregatik.

Oraingoan, ordea, ematen du lesioa handiagoa dela; jokalariaren "bilakaerak eta sentsazioek markatuko dute taldearekin jarduerara itzultzeko epea", adierazi du Baskoniak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena