21:26

Baskonia

Euroliga

Baskoniak irabazteko aukera galdu du azken laurdenean Monakoren aurka (79-74)

I. G. | EITB Media

Partidan zehar markagailuan inor nabarmendu ez den joko oso parekatua izan arren, azken zatian etxekoek beste 10 puntu gehiago sartu dituzte, garaipena lortuz.

  • Pierria Henry

    Pierria Henry. Argazkia: @Baskonia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskonia ideiarik gabe geratu da Monakoren aurkako neurketako azken txanpan eta 79-74 galdu du.

Gasteiztarren hirugarren porrota izan da jarraian. Hirugarren laurdenean partidaren norabidea zuzendu dute eta azken hamar minutuetan abantailarekin sartu dira, baina ezin izan diote abantailari eutsi.

Lehia erritmo biziarekin hasi da eta bi taldeek defentsan aldaketa asko egin dituzte. Etxekoak gasteiztarrak zigortzen hasi dira erasoko errebotetik eta lehen abantaila lortu dute saskiratze askoko norgehiagokan.

Faltak Baskonia kaltetzen hasi dira, hainbat pertsonalekin zigortuz taldea. Baloi-galerak ere garrantzi handikoak izan dira gasteiztarrentzat, baina aurretik bukatu dute lehen zatia 20-24ko emaitzarekin, 0-10eko partzial baten ondoren.

Baskoniak hobera egin du Pierrià Henry agintean zela, baina berriz ere falta pertsonalek bigarren zatia markatu dute.

Donatas Montiejunas lituaniarrak bi-bikoa menderatu du eta Monakok gusturago jokatu du zelaian, ordurarteko alderik handiena lortzeko, 43-36.

Jaurtiketa libreak puntu gehiago lortzea eragotzi die baskoniarrei eta norgehiagoka 48-45ekoarekin iritsi da atsedenaldira.

Pierrià Henry izan da berriz ere gasteiztarren motorra aldageletatik igaro ondoren, eta euskal taldeak 0-8ko partzialarekin berreskuratu du agintea.

Dani Díez Joan Peñarroyaren mutilen jokoan funtsezko faktorea izan da baloi lapurretekin eta kanpoko saskiraketekin, bere taldea aurretik mantentzeko. Erreboteko borrokari esker, gasteiztarrak 58-63ko abantailarekin sartu dira azken laurdenera.

Defentsak gogortu egin dira eta bi taldeei kosta egiten zitzaien saskiratzea. Elie Okoboren bost puntuk buelta eman diote markagailuari 73-71ko emaitzarekin, Baskoniak zenbait akats egin ondoren. Baskoniak ez ditu ideiak argi izan une garrantzitsuenetan, eta azken hiru minutuetan saskiratzerik lortu gabe bukatu du (79-74).

Fitxa teknikoa

79 - Monaco (20+28+10+21): James (10), Loyd (12), Ouattara (9), Brown III (2) eta Motiejunas (11) -hasierako bostekoa- Okobo (22), Strazel (-), Diallo (4), Moerman (2) eta Hall (7).

74 - Cazoo Baskonia (24+21+18+11): Thompson (13), Marinkovic (-), Giedraitis (-), Díez (12) eta Kotsar (11) -hasierako bostekoa-, Raieste (-), Howard (3), Henry (17), Sedekerskis (6), Kurucs (-) eta Costello (12).

Epaileak: Ilija Belosevic (SRB), Igor Dragojevic (POL) eta Tomasz Trawicki (MNE). Darius Thompson kanporatu dute falta pertsonalengatik (40. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena