23:30

Baskonia

Euroliga

Bigarren zati txarrak Baskonia kaltetu du Atenasen (98-83)

I. G. | EITB Media

Joan Peñarroyaren taldea onetik txarrera joan da atsedenaldiaren ostean guztiz aldatu den partida batean.

  • Baskoniako jokalariak Panathinaikosen aurkako partidan

    Baskoniako jokalariak Panathinaikosen aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskoniak galdu egin du ostiral honetan Panathinaikosen aurka (98-83), Euroligako zazpigarren jardunaldian, eta agur esan dio bolada onari garaipen bakarrarekin eta sailkapenean hondoratuta zegoen talde baten aurka galduta.

Joan Peñarroyaren taldea onetik txarrera joan da atsedenaldiaren ostean guztiz aldatu den partida batean. Markus Howard izan da saskiratzaile onena 20 punturekin, baina bere taldeak faltan bota du Darius Thompsonen gidaritza.

Hasierako jokoak mesede egin dio Baskoniari eta bi hirukorekin aldea luzatzen hasi da, baina gasteiztarren zenbait akatsek saskiratze errazak ahalbidetu dituzte greziarrentzat.

Heleniarrek defentsa estutu dute, eta horrek jokoa zaildu du Joan Peñarroyaren mutilen artean, markagailua 22-18 utziz lehen laudenean.

Markus Howarden zortzigarren puntuak partida berdindu du bigarren ekitaldiko lehen minutuetan.

Panathinaikosek hirutik saskiratu gabe jarraitu du, baina gasteiztarren akatsek taldea zigortu dute 38-43raino.

Etxekoek lehen minutuetan eman diote buelta partidari, zenbait jokalariren minutu onekin, eta Peñarroyaren taldea ez da fin ibili defentsa lanetan.

Defentsan izandako arazoek buruhauste ugari sortu dizkiete euskaldunei, Matt Costelloren bost punturekin itzuli direnak partidara, lehia 67-59 utzi duen hirugarren laurdenean.

Aurkariak saskiratzen eta jokoa banatzen hasi dira eta Baskonia ez da aldea murrizteko gai izan.

Jaurtiketa libreak ere ez dira gasteiztarren aliatu onenak izan, minutuek aurrera egin ahala desegiten joan baitira. Aldea 90-74raino joan da eta Baskoniak amaierara arte borrokatu badu ere, greziarrek 98-83ko emaitzarekin lortu dute Europako lehen garaipena etxean.

 

Fitxa teknikoa

98 - Panathinaikos (22+16+29+31): Wolters (9), Panagiotis Kalaitzakis (-), Bacon (16), Derrick Williams (16) y Papagiannis (11) -cinco inicial-, Lee (12), Georgios Kalaitzakis (-), Grigonis (13), Ponitka (15) eta Gudaitis (6).

83 - Cazoo Baskonia (18+25+16+24): Thompson (9), Howard (20), Raieste (-), Sedekerskis (7) y Kotsar (14) -cinco inicial-, Marinkovic (8), Henry (9), Gieadraitis (3), Díez (3) Kurucs (-) eta Costello (10).

Epaileak: Damir Javor (Eslovenia), Tomislav Hordov (Kroazia) eta Amit Balak (Israel). Falta pertsonalengatik kanporatu dituzte Gudaitis (39. min) eta Thompson (40. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena