23:11

Baskonia

Euroliga

Baskoniak garesti ordaindu du izandako partida hasiera txarra

I. G. | EITB Media

Joan Peñarroyaren taldeak 87-61eko emaitzarekin galdu du Asvel Villeurbanneren aurka jokatu duen partidan. Gasteiztarren punteria eskasak eta 20-0eko partzial batek garaipena lortzeko aukera guztiak baliogabetu ditu.

  • Asvel Villeurbanne 87-61 Baskonia

    Asvel Villeurbanne 87-61 Baskonia. Argazkia: @Baskonia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskonia ezinean aritu da Asvel Villeurbanneren aurka eta 87-61 galdu du. Partida hasi eta bost minutura ihes egiten hasi zaio jada eta ezin izan dio buelta eman talde frantziarraren sendotasunari.

Gasteiztarrek jarraian galdu dute bigarren aldiz Euroligan, talde fisikoago baten aurka.

Rokas Giedraitis izan da 18 punturekin salbatu den baskoniar bakarra; frantziarren aldetik, aldiz, bost jokalarik hamar puntu baino gehiago sartu dituzte, partida hasieratik bukaerara menderatuz.

Bi taldeen erasoko akats gehiegi izan dira hasieran. Baskoniako lehen hirukoa sei minutura iritsi da partida berdintzeko. Gasteiztarrek gehiegi barkatu dute.

Nando De Coloren bost puntuk bultzatu dute Asvel bere aldeko lehen urruntzera markagailuan, eta distantzia 24-10era igotzea lortu dute.

Joan Peñarroya denbora hiletan taldea eraldatzen saiatu da, Pierrià Henry eta Markus Howarden sarrerarekin.

Aldaketek ere ez dute erantzun eta partzialak hazten jarraitu du 20-0ra arte. 10nako berdinketatik 30-10eko emaitzara pasa dira, eta Baskonia ezinean geratu da.

Rokas Giedraitis lituaniarrak erreakzionatu du lehenengo, baina laguntza falta izan zaio.

Baskoniaren % 53ko punteriak jaurtiketa libreetan eta % 27koa hirukoetan ezinezkoa egin dute markagailua iraultzea eta bigarren zatirako 48-30 geratu dira.

Zelai aldaketak ez die mesederik egin euskaldunei, baina hauek tartea murrizteko bidea aurkitu dute 13 puntura jarri arte.

Hala ere, Nando De Colo azken laurdenean sartzeak haien kalterako jokatu du, 73-52ko emaitzarekin sartu dena partidan agintzeko.

Azken laurdenak Baskoniaren partida txarra eta Asvelen sendotasuna berresteko balio izan du, errenta 25 puntura arte handitu baita, 79-54 amaieratik zazpi minutura.

Amaieran, Baskoniarrek amore eman behar izan dute 87-61ko emaitzarekin.

 

Fitxa teknikoa

87 - Asvel Villeurbanne (24+24+25+14): Jackson-Cartwright (2), Mathews (13), Noua (9), Lighty (11) y Fall (11) -cinco titular- Polite (-), Obasohan (13), Kahudi (6), De Colo (7), Risacher (5) eta Pons  (10).

61 - Cazoo Baskonia (10+20+22+9): Thompson (11), Marinkovic (-), Giedraitis (14), Hommes (4) y Kotsar (8) -cinco inicial-, Howard (5), Raieste (-), Henry (5), Sedekerskis (6), Díez (-) Kurucs (x) eta Costello (8).

Epaileak: Borys Ryzhyk (Ukrainia), Seffi Shemmesh (Israel) y Ioannis Foufis (Grezia). Kanporaturik ez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena