13:11

Baskonia

ENTRENATZAILE BERRIA

Baskoniak Joan Peñarroya fitxatu du datozen bi denboraldietan entrenatzailea izateko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

53 urteko entrenatzaile katalana Valentzia Basketetik heldu da Gasteizera.

  • Joan Peñarroya

    Joan Peñarroya. Irudia: Baskonia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bitci Baskoniak Joan Peñarroya entrenatzailearen fitxaketaren berri eman du astelehen honetan.

53 urteko entrenatzailea Valentzia Basketetik dator. Talde horrekin Eurocupeko finalerdiak jokatu zituen eta Endesa Ligako final-laurdenetan Baskoniaren aurka galdu zuen.

Aurretik, Hereda San Pablo Burgos taldea zuzendu zuen, eta hiru titulu irabazi zituen: Basketball Champions Leagueko bi, 2019-20ko edizioetan, eta Kontinente Arteko Kopako beste bat, 2020-21ean.

Kataluniarra MoraBanc Andorraren buru ere izan zen, eta 2014an ACBra igo zen, Baxi Manresaz gain.

Joan Peñarroyak urrian egingo du debuta Euroligan eta Neven Spahija ordezkatuko du.

Prentsa ohar baten bidez, talde gasteiztarrak adierazi du Peñarroya "entrenatzaile modernoa eta lehiakorra" dela, "Endesa Ligako taldeak zuzentzen zortzi denboraldiko esperientzia duena eta Europako txapelketan hiru denboraldi gehiago".

Kontratazio horrekin, Baskoniak "bere izaera berreskuratzeko helburua" du 2022-23 denboraldian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena