Baskonia
EUROLIGA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ivanovicen mutilek bi neurketa galduta ekin zioten txapelketari, baina egoerari buelta ematen jakin dute eta 3-2ko balantze positiboarekin jarri dira sailkapenean.
Landry Nnoko (derecha) trata de frenar a Mike James (izquierda). Foto: EFE
Albisteak (2)
Bitci Baskoniak Euroligako fase erregularreko hirugarren garaipena kateatu du ostiral honetan, AS Monako mendean hartuta (78-66), hirugarren laurden bikain bati esker. Ondorioz, gasteiztarrak bete-betean sartu dira play-off postuetarako lehian, bosgarren jardunaldia bete denean.
Dusko Ivanovicen mutilek ez dute markagailua hautsi hirugarren laurdenera arte, zeinetan 17-2ko partziala lortu duten. Simone Fontecchio (20 puntu eta 30eko balorazioa) izan da Gasteizko taldeko erreferentzia nagusia, eta Jayson Grangerrek ere neurketa bikaina jokatu du (12 eta 19) sei asistentzia bananduta.
Italiarren aldetik, Mike James joko-antolatzaileak ez du espero zitekeen garrantzirik izan bere talde ohiaren aurkako neurketan. Estatubatuarra bere mailatik urrun ibili da Buesa Arenan, eta ez da azken unera arte nabarmendu; hala ere, 18 puntu sartu ditu.
Dusko Ivanovicen mutilek ez dute markagailua hautsi hirugarren laurdenera arte, zeinetan 17-2ko partziala lortu duten. Simone Fontecchio (20 puntu eta 30eko balorazioa) izan da Gasteizko taldeko erreferentzia nagusia, eta Jayson Grangerrek ere neurketa bikaina jokatu du (12 eta 19) sei asistentzia bananduta.
Bisitarien aldetik, Mike James joko-antolatzaileak ez du espero zitekeen garrantzirik izan bere talde ohiaren aurkako neurketan. Estatubatuarra bere mailatik urrun ibili da Buesa Arenan, eta ez da azken unera arte nabarmendu; hala ere, 18 puntu sartu ditu.
Gaua aurreikusitako parekotasunarekin hasi da. Baskoniaren abantailak ez dira inoiz nabarmenak izan, ia beti hiru eta bost punturen artean: hasierako 12-9tik 26-21era, Monako gertu samar zegoela. Hala, hirugarren laurdenera arte etxekoek ez dute jauzirik egin markagailuan.
Izan ere, orduan iritsi dira Baskoniaren unerik onenak, defentsan izandako hobekuntza nabarmenarekin. Atzean egindako lan horrek, puntuak ekarri dizkie arabarrei kantxaren beste aldean, Fontecchioren eskutik (60-42). Aitzitik, gasteiztarrek estutasunen bat edo beste pairatu behar izan dute azken laurdenean.
Monakok hortzak estutu ditu, eta Andjusicek, hiruko pare batekin, aldea murriztea lortu du. Ez hori bakarrik, etxekoak bat-batean ordura arte egindako lan ona alferrik galtzeko zorian izan dira, aurkaria 6 puntura hurbildu baitzaio (66-60). Zorionez, bisitariak ez dira gehiago gerturatu azken aldera Nnokok egindako ekarpenari esker.
Era horretan, txapelketari bi neurketa galduta ekin zion Baskoniak buelta eman dio egoerari eta hiru garaipenekin jarri da (3-2), Euroligako bost jardunaldi jokatu ostean.
Fitxa teknikoa:
78 - Bitci Baskonia (21+17+22+18): Granger (12), Giedraitis (10), Fontecchio (20), Costello (-) eta Nnoko (14) -hasierako bostekoa-, Baldwin (6), Marinkovic (-), Enoch (12), Sedekerskis (2) eta Kurucs (2).
66 - AS Monako (20+15+11+20): Westermann (-), James (18), Ouattara (5), Boutsiele (11) eta Motiejunas (10) -hasierako bostekoa-, Lee (2), Thomas (2), Diallo (3), Faye (-), Gray (-), Andjusic (15) eta Hall (-).
Epaileak: Matej Boltauzer (Eslovenia), Milivoje Jovcic (Serbia) eta Robert Vyklicky (Txekia). Baldwin kanporatu dute pertsonalengatik (40. min).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa