Baskonia
Euroliga
A. B. | EITB Media
Arabako taldeak porrota jaso du Euroligako 33. jardunaldian 101-109ko emaitzarekin talde turkiarraren aurka eta azken jardunaldian jokoan izango du play-offetan sartzeko txartela.
Peters (Baskonia) eta Dunston (Efes) baloiagatik lehian. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Bideoak (1)
TD Systems Baskoniak porrota jaso du Anadolu Efesen aurka (101-111) Buesa Arenan jokatu duen Euroligako 33. jardunaldiko partidan. Luzapena behartu du Arabako taldeak, baina egin duen neurketa ona ezin izan du garaipenarekin biribildu.
Norgehiagokaren hasiera parekatua izan da, eta bi taldeei kosta egin zaie markagailuan zuloa irekitzea. Berdinduta heldu da partida bosgarren minutura (9-9). Ondoren, Anadolu Efes izan da nagusi, eta zazpi puntuko errenta (13-20) eskuratu du. Baskoniari zail jarri zaizkio gauzak, baina lehen laurdeneko azken minutuetan maila ona erakusti du, eta desabantaila hiru puntura murriztu du (19-22).
Bigarren laurdenaren hasieran, ordea, Turkiako taldeak 2-12ko partziala lortu du Vasilije Micic eta Shane Larkin jokalarien saskiratzeei esker. Orduan, Dusko Ivanovic entrenatzaileak Luca Vildoza kantxaratu du, eta argentinarrak Baskonia hauspotu du; 11-0eko partziala erdietsi du Arabako taldeak (39-40), nahiz eta atsedenaldira iritsi aurreko azken minutuan Efesek bost puntuko abantaila eskuratu duen (41-46).
Atsedenaldiaren ostean gehiago estutu da lehia. Krunoslav Simon eta Achille Polonara izan dira euren taldeen jokoaren ardura hartu dutenak. Baskonia ezin aurrea hartuta ibili da, baina lan ona egin du, eta ez dio aurkariari markagailuan ihes egiten utzi. Larkinek erakustaldia eman du atsedenaldiaren ostean, eta Baskoniak maila oso ona eman du. Turkiako talde bi puntuko abantailarekin heldu da azken laurdenera (63-65).
Dragicek partida berdindu du (65-65) laugarren laurdenaren hasieran, baina Larkinek bi hiruko jarraian sartu, eta sei puntuko abantaila (65-71) eman dio Anadolu Efesi. TD Systems Baskoniak, ordea, aurrea hartu du amaierarako lau minutu eta 38 segundo falta zirenean (78-76). Norgehiagoka berdinduta (85-85) heldu da azken minutu t'erdira. Neurketa amaitzeko 50 segundo falta zirenean Polonarak txapela jarri dio Moermani, baina epaileek ontzat eman dute saskiratzea (87-90), baloia jaisten ari zela argudiatuta, nahiz eta irudietan baloia ez zela jaisten ari ikusten zen. Partida Anadolu Efesen aldeko 89-92ko emaitzarekin heldu da azken segundoetara, Baskoniak izan du jabetza, eta Vildozak azken segundoan sartutako hirukoari esker, luzapena behartu du Baskoniak (92-92).
Luzapenaren hasieran oso maldan gora jarri zaio neurketa TD Systems Baskoniari. Arabako taldeko jokalariek ezin izan dute Larkin gelditu, eta talde turkiarrak sei puntuko errenta (92-98) hartu du. Baskoniak, desabantaila bi puntura murriztea lortu du (96-98). Orduan, Larkin azaldu da Anadolu Efes garaipenera gidatzeko; Baskoniako jokalari ohiak erakustaldia eman du, eta Arabako taldea aukerarik gabe utziz. Amaieran, talde turkiarra garaile, 101-111eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
101 - TD Systems Baskonia (19+22+22+29+9): Henry (15), Giedraitis (19), Sedekerskis (2), Polonara (23) eta Diop (5) -hasierako taldea-, Vildoza (14), Fall (2), Peters (13), Dragic (4) eta Kurucs (-).
111 - Anadolu Efes (22+24+19+27+19): Micic (16), Simon (21), Beaubois (5), Singleton (5) y Sanli (12) -cinco inicial-, Larkin (30), Anderson (3), Moerman (14) y Dunston (2).
Epaileak: Damir Javor (Eslovenia), Piotr Pastusiak (Polonia), Anne Panther (Alemania). Sanli (39. min), Polonara (45. min) eta Sedekerskis (45. min) bosna falta egiteagatik eta Sedekerskisi teknika ere adierazi diote.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa