22:44

Baskonia

Euroliga

Baskoniak garaipena lortu du Zalgirisen aurka eta bolada txarrari amaiera eman dio

A. B. | EITB Media

Arabako taldeak 81-68ko emaitzarekin lortu du garaipena Buesa Arenan, Euroligako 23. jardunaldiko partidan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TD Systems Baskoniak agur esan dio Euroligako bolada txarrari, ostiral honetan Zalgiris Kaunsen aurka garaipena lortuta (81-68) Buesa Arenan jokatu den Euroligako 23. jardunaldian.

Neurketaren hasiera ez da ona izan Baskoniarentzat, Zalgirisek bost puntuko abantaila eskuratu baitu (4-9). Hala ere, Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak azkar erantzun du, eta ez dio ihes egiten utzi aurkariari (9-11). Lehen laurdenaren azken txanpan, Gasteizko taldea izan da nagusi, hiru puntuko errenta lortu du (21-18), baina lehen hamar minutuen amaieran, emaitza euskal taldearen aldeko 21-20koa izan da.

Bigarren laurdenari hasiera bikaina eman dio Baskoniak eta zuloa ireki du markagailuan, lehen bost minutuetan 12 puntuko abantaila lortuz (36-24). Zalgiris Kaunas ezinean ibili da, Arabako taldearen erasoak gelditu ezinda, eta saskiratzerako orduan kosta egin zaio Baskoniaren defentsa gainditzea. Ivanocek zuzentzen duen taldeak 13 puntuko errenta ere izan du (39-26), eta bederatziko abantailarekin joan da atsedenaldira (45-36).

Atsedenaldiaren ostean, Baskoniak nagusi izaten jarraitu du. Arabako taldeak hamar puntutik gorako abantaila mantendu du ia hirugarren laurden osoan zehar. Jaun eta jabe izan da TD Systems Baskonia, erasoan saskiratzeak sartuz eta defentsan lan gogorra eginez. Gauzak horrela, talde gasteiztarra 13 puntuko errentarekin heldu da azken laurdenera (61-48).

Baskoniak ondo kudeatu du hirugarren laurdenaren amaieran eskuratu duen abantaila, eta ez dio aukerarik eman Zalgirisi emaitza estutzeko. Lehen laurdenean izan ezik, beste laurden guztietan nagusi izan da TD Systems Baskonia eta garaipenak ez dio ihes egin (81-68).

Fitxa teknikoa:

81 - TD Systems Baskonia (21+24+16+20): Henry (19), Giedraitis (7), Sedekerskis (2), Polonara (5) eta Fall (-) -hasierako taldea-, Vildoza (14), Jekiri (10), Peters (15), Diop (5) eta Dragic (4).

68 - Zalgiris Kaunas (20+16+12+20): Walkup (14), Grigonis (17), Milaknis (-), Hayes (7) eta Lauvergne (12) -hasierako taldea-, Jokubaitis (2), Rubit (2), Jankunas (2), Lekavicius (2) eta Geben (4).

Epaileak: Luigi Lamonica (Italia), Emin Mogulkoc (Turkia) eta Rain Peerandi (Estonia). Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena