00:02

Baskonia

Euroliga

Hirugarren partida jarraian galdu du Baskoniak, Alba Berlinen aurka porrota jasota

A. B. | EITB Media

Arabako taldeak 77-84ko emaitzarekin galdu du Euroligako 21. jardunaldiko partida, eta gero eta urrunago du lehen zortzi postuetan sartzeko helburua.

  • Baskonia - Alba Berlin

    Giedraitis (Baskonia), Thiemanni (Alba Berlin) baloia kendu nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TD Systems Baskoniak porrota jaso du Alba Berlinen aurka (77-84) Buesa Arenan jokatu duen Euroligako 21. jardunaldiko partidan. Hiru partida jarraian galdu ditu Arabako taldeak txapelketa honetan, eta gero eta urrunago du lehen zortzi postuetan sartzeko helburua

Alba Berlinek Baskoniak baino hobeto ekin dio lehiari, eta lau puntuko abantaila (5-9) eskuratu du lehen hiru minutuak jokatu ostean. Ondoren, Gasteizko taldearen erantzuna etorri da, neurketa parekatuz (11-11 eta 16-16). Lehen laurdeneko azken baloi-jabetzak ondo kudeatu ditu  Alemaniako taldeak aurrea hartu du lehen laurdenaren amaieran (18-21).

Bigarren laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeetako batek ere ez du lortu markagailuan zuloa irekitzea eta Baskoniak puntu bakarreko abantaila izan du lehia 15. minutura heldu denean (33-32).  Zortzi puntuko abantaila (48-40) izan du Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak atsedenaldira iristeko minutu bakarra falta zenean, baina talde alemaniarrak desabantaila murriztea lortu du (50-46).

Atsedenaldiaren ostean, talde alemaniarra intentsitate handiarekin kantxaratu da, eta bederatzi puntuko abantaila hartu du. Taulapean asko sufritu du Baskoniak, eta Dusko Ivanovic entrenatzaileak ezin izan du Alba Berlinen erasoak gelditzeko konponbiderik aurkitu. Baskoniak 11 puntu bakarrik sartu ditu hirugarren laurdenean eta talde bisitaria sei puntuko abantailarekin heldu da azken laurdenera (61-67).

Bi taldeek huts asko egin dituzte amaierako hamar minutuetan, eta horrek mesede egin dio Alba Berlini, markagailuan aurretik jarraitu ahal izan baitu. Pixkanaka, desabantaila murrizten hasi da Baskonia, baina Marcus Erikssonen biko sakiratze batek eta y Maodoren hirukoak zortzi puntuko errenta eman dio Alba Berlin talderi azken txanpan. Alemaniarrek lortutako errenta zama astunegia izan da Baskoniarentzat, eta talde gasteiztarra galtzaile atera da (77-84).

Fitxa teknikoa:

77 - TD Systems Baskonia (18+32+11+16): Vildoza (10), Sedekerskis (8), Giedraitis (10), Polonara (23) eta Jekiri (2) -hasierako taldea-, Henry (6), Dragic (8), Diop (-), Peters (7) eta Kurucs (3).

84 - Alba Berlin (21+25+21+17): Granger (7), Fontecchio (13), Mattisseck (-), Sikma (3) eta Lammers (10) -hasierako taldea-, Siva (14), Lo (13), Eriksson (11), Schneider (6), Olinde (2) eta Thiemann (5).

Epaileak: Borys Ryzhyk (UKraina), Gytis Vilius (Lituania) eta Sinan Isguder (Turkia). Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena