20:58

Baskonia

Euroliga (95-91)

Baskoniak porrota jaso du Alba Berlinen aurka

A. B. | EITB Media

Partida parekatua izan da, baina azken segundoak hobeto kudeatu ditu Alemaniako taldeak eta garaipenak ihes egin dio talde gasteiztarrari (95-91).

2:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TD Systems Baskoniak porrota jaso du Alba Berlinen aurka (95-91) Euroligako bosgarren jardunaldiari zegokion eta atzeratu behar izan zen partidan. Sailkapeneko lehen zortzi postuetan egoteko lehian sartzeko aukera ona galdu du Arabako taldeak.

Ondo ekin dio norgehiagokari Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak (3-9), baina Alba Berlinek azkar erantzun du (12-9). Pixkanaka, nagusitzen hasi da etxeko taldea; bost puntuko errenta hartu du (20-15) Alemaniako taldeak, baita zazpi puntuko abantaila ere (25-18). Lehen hamar minutuak Alba Berlinen aldeko 25-19ko emaitzarekin amaitu dira.

Bigarren laurdenaren hasieran Alba Berlinek zuloa ireki du (33-23), baina Baskoniak desabantaila murriztea lortu du (36-30), laurdenaren erdialdean. Atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan nagusi izan da Arabako taldea, eta puntu bakarreko desabantailarekin Joan da aldageletara (45-44).

Atsedenaldiaren ostean, jaun eta jabe izan da Alba Berlin, eta talde alemaniarrak hamar puntuko abantaila eskuratu du (64-54). Hirugarren laurdeneko bosgarren minututik aurrera nabaritu da Baskoniaren hobekuntza. Defentsa sendoagoa egin du Arabako taldeak, eta erasoan ere asmatzea lortu du, lau puntura hurbilduz (66-62). Laurden honetako azken minutura bost puntuko desabantailarekin heldu da Baskonia (74-69) eta bi puntura gerturatzea lortu du (74-72).

Partida bizia eta eroa izan da hasieratik amaieraraino. Azken laurdenaren hastapenean nagusi izan da TD Systems Baskonia eta aurrea hartu du markagailuan (74-79 eta 77-82). Epaileen erabaki eztabaidagarrien eta egindako hutsen ondorioz, Alba Berlin partidan sartu da berriro. Amaierarako 44 segundo falta zirenean, neurketa berdinduta (91-91) egon da. Arabako taldeak oso gaizki kudeatu ditu azken segundoak, Alba Berlin hobea izan da, eta Baskoniak porrota jaso du (95-91).

Fitxa teknikoa:

95 - Alba Berlin (25+20+29+21): Granger (21), Fontecchio (15), Mattisseck (12), Thiemann (13) eta Lammers (4) - hasierako taldea -, Lo (19), Delow (-), Schneider (7), Olinde (3) eta Nikic (-).

91 - TD Systems Baskonia (19+25+28+19): Henry (10), Sedekerskis (4), Giedraitis (9), Polonara (18) eta Diop (2) -hasierako taldea -, Vildoza (3), Jekiri (4), Dragic (17), Peters (15) eta Fall (9).

Epaileak: Jakub Zamojski (Polonia), Rain Peerandi (Estonia) eta Saulius Racys (Suedia). Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena