19:55

Baskonia

Euroliga

Baskonia, nagusi Efesen aurka

Erredakzioa

TD Systems Baskoniak 59-77ko emaitzarekin lortu du garaipena talde turkiarraren aurka Euroligako hamabigarren jardunaldiko partidan.

  • Anadolu Efes - TD Systems Baskonia

    Balbay eta Jekiri, Anadolu Efes - TD Systems Baskonia partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TD Systems Baskoniak garaipena lortu du Anadolu Egfesen aurka (59-77) jokatu duen Euroligako 12. jardunaldiko partidan. Turkiarren aurka jokatu dituen azken lau neurketak galdu egin ditu Arabako taldeak, baina ostiral honetan Istanbulen irabazita Efesekin berdindu sailkapenean, bi taldeek seina garaipen dituztelarik.

Efesek hobeto ekin dio norgehiagokari, erritmo biziagoarekin eta hiru hiruko jarraian saskiratuta. Lehen abantailak etxeko taldeak eskuratu ditu, baina Baskoniak ez dio aurkariari ihes egiten utzi, batez ere Youssoupha Fallek taulapean erakutsi duen nagusitasunagatik (20-17).

Gasteizko taldearen arazo nagusia defentsako errebotean egon da, baina Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak konponbidea aurkitu dio arazoari Tonye Jekirik eta Achille Polonorak egin duten lanari esker. Efesen barrualdea behin eta berriz zigortu du Baskoniak, eta abantailarekin iritsi da atsedenaldira (37-42).

Shane Larkin Efeseko jokalaria ez da eroso ibili egin dituen saiakeretan eta talde gasteiztarrak hirugarren laurdeneko lehen hiru minutuetan 12 puntuko errenta erdietsi du hiru hiruko jarraian sartuta. Bryant Dunston eta Rodrigue Beaubois talde turkiarreko jokalariak konektatzen hasi dira, baina Baskoniak ondo eutsi dio aurkariari. Ivanovicek Zoran Dragic hautatu du Pierria Henryri erreleboa emateko, Luca Vildozak ezin izan baitu jokatu, eta Arabako taldea 13 puntuko abantailarekin heldu da azken laurdenera (50-63).

Baskoniak neurketa honetarako zuen plana mantendu du amaierako hamar minutuetan, ez dio Efesi erraztasunik eman eta turkiarrek 9 puntu soilik lortu dituzte azken laurdenean. Amaieran, TD Systems Baskonia irabazle (59-77).

Fitxa teknikoa:

59 - Anadolu Efes (20+17+13+9): Larkin (8), Simon (5), Anderson (4), Singleton (5) eta Sanli (7) -hasierako taldea- Beaubois (4), Balbay (5), Gazi (5), Tuncer (-), Moerman (7), Micic (4), eta Dunston (5).

77 - TD Systems Baskonia (17+25+21+14): Henry (11), Giedraitis (7), Sedekerskis (4), Polonara (12) eta Fall (12) -hasierako taldea-, Raieste (-), Jekiri (8), Peters (18), Dragic (4) eta Kurucs (1).

Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Milivoje Jovcic (Serbia) eta Saso Petek (Eslovenia). Kanporaturik gabe. Teknika adierazi diote Atamani (Efes) 16. minutuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena