Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
TD Systems Baskoniak garaipena lortu du talde greziarraren aurka (93-72) jokatu duen Euroligako 10. jardunaldiko partidan. Bigarren garaipena jarraian erdietsi du Arabako taldeak.
Zoran Dragic,aurkariz inguratuta Baskonia - Panathinaikos partidan. Argazkia: EFE
TD Systems Baskoniak garaipena lortu du Panathinaikosen aurka (93-72) jokatu duen Euroligako 10. jardunaldiko partidan. Ondorioz, Arabako taldeak astea biribildu du txapelketa honetan, bi neurketa jarraian irabazita.
Beste behin gaizki ekin dio partidari Baskoniak, eta Panathinaikosek abantaila hartu du (2-10). Ondoren, Dusko Ivanovic entrenatzaileak aldaketak egin ditu defentsa sendotzeko eta talde gasteiztarrak neurketa parekatzea lortu du 9-0eko partzialarekin. Vildozak txikitu egin du greziarren defentsa, baina Panathinaikosek aurrea hartuta amaitu ditu lehen hamar minutuak (20-23).
Bigarren laurdenaren hasieran nagusi izan da Baskonia, Tonye Jekiriren eta Alec Petersen ekarpenari esker. Hala ere, Panathinaikosek ez du etsi eta lehian mantentzea lortu du. Atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan Tadas Sedekerskisek eta Ilimane Diopek Gasteizko taldea indarberritu dute, eta 7 puntuko abantailarekin joan dira aldageletara (46-39).
Atsedenaldia ondo etorri zaio Atenasko taldeari, hasiera ona eman baitio hirugarren laurdenari. Panathinaikosek Baskoniaren defentsako lan gogorra gainditzea lortu du, baina orduan azaldu da Luca Vildoza taldea gidatzeko eta errenta 8 puntura handitzeko (66-58).
Hiruko jaurtiketetan asko asmatu du Baskoniak azken laurdenean eta 21-5eko partziala lortuta garaipena bideratuta utzi du. Azken txanpan Pierria Henryren ekarpena garrantzitsua izan da, eta Baskoniak garaipena lortu du (93-72).
Fitxa teknikoa:
93 - TD Systems Baskonia (20+26+20+27): Vildoza (19), Raieste (-), Giedraitis (12), Polonara (6) eta Fall (-) -hasierako taldea-, Jekiri (10), Henry (14), Sedekerskis (2), Diop (5), Peters (19), Dragic (6) eta Kurucs (-).
72 - Panathinaikos (23+16+19+14): Bochoridis (-), Nedovic (15), Papapetrou (17), Mitoglu (2), Papagianis (11) -hasierako taldea- Mack (2), Sant-Ross (9), Auguste (2), Kaselakis (4), Foster (2) eta Aaron White (8).
Epaieak: Olegs Latisevs (Letonia), Piotr Pastusiak (Polonia) eta Tomislav Hordov (Kroazia). Kanporaturik gabe.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa