20:59

Baskonia

Euroliga

Baskoniak porrota jaso du CSKAren aurka, Moskun

Erredakzioa

Arabako taldeak 89-86ko emaitzarekin galdu du Euroligako 8. jardunaldiko partida, eta txapelketa honetan jarraian galtzen duen hirugarren neurketa izan da hau.

  • CSKA - Baskonia

    Luca Vildoza Baskoniako jokalaria, CSKAren defentsa gainditu nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TD Systems Baskoniak porrota jaso du CSKA Moskuren aurka (86-89) jokatu duen Euroligako zortzigarren jardunaldiko partidan eta txapelketa honetan jarraian galtzen duen hirugarren neurketa izan da ostegun honetakoa.

Gaizki ekin dio norgehiagokari Baskoniak eta Errusiako taldea horretaz baliatu da, hasieratik abantaila handiak lortzeko (15-5). Asko sufritzen ibili da Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldea hasierako hamar minutuetan eta CSKAk zazpi puntuko errenta lortu du (23-16).

CSKAk partida hasieran izan duen bizitasuna galdu du bigarren laurdenaren hasieran, eta Baskoniak desabantaila puntu bakarrera murriztea lortu du (23-22). Hala ere, Moskuko taldea hiruko jaurtiketak saskiratzen hasi da, batez ere lau hiruko sartu dituen Darrun Hilliarden bidez, eta etxeko taldea 12 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (47-35).

Pierria Henryk ez du len zati ona egin eta hirugarren laurdenean ere faltan bota du Baskoniak. Gainera, Rokas Giedraitisek egindako faltek ez diote taldeari lagundu eta Youssoupha Fall kantxaratu behar izan du Ivanovicek. Fallekin hobera egin du Baskoniak eta aldeak murriztu ditu, baina Hilliardek ez du utzi hirugarren laurdenean CSKA behera etor zedin (66-58).

Azken laurdenaren hastapenean, CSKA izan da nagusi eta abantaila ia beti 9 eta 12 puntu inguruan mantentzea lortu du. Hala ere, Pierria Henry esnatu egin da laugarren laurden honetan, eta 5-20ko partziala lortuta, Baskoniak neurketa berdindu du (84-84) amaierarako 30 segundo falta zirenean. Partidaren amaieran, ordea, berriz Hilliard azaldu da, eta CSKAk lortu du garaipena (89-86).

Fitxa teknikoa:

89 - CSKA Mosku (23+24+19+23): Hackett (16), Hilliard (31), Kurbanov (2), Shengeila (12) eta Milutinov (7) -hasierako taldea-, Bolomboy (-), Voigtmann (2), Khomenko (7), Antonov (-) eta Clyburn (12).

86 - TD Systems Baskonia (16+19+23+28): Henry (17), Dragic (3), Giedraitis (10), Polonara (8) eta Jekiri (-) -hasierako taldea-, Vildoza (13), Sedekerskis (-), Diop (-), Fall (19), Peters (-) eta Kurucs (3).

Epileak: Mateu Boltauzer (Eslovenia), Jakub Zamojski (Polonia) eta Eduard Udyanskyy (Ingalaterra). Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena