Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
TD Systems Baskoniak 86-88ko emaitzarekin galdu du Asvel Villeurbanne taldearen aurka jokatu duen Euroligako 7. jardunaldiko partida.
Fall eta Jekiri, Baskonia - Asvel partidan. Argazkia: EFE
TD Systems Baskoniak porrota jaso du Asvel Villeurbanneren aurka (86-88) jokatu duen Euroligako zazpigarren jardunaldiko partidan, eta txapelketa honetan jarraian galtzen duen bigarren neurketa da ostegun honetakoa.
Aurkaria baja askorekin iritsi da Buesa Arenara, jokalari askok ezin izan baitute jokatu koronabirusagatik positibo eman zutelako. Gaizki ekin dio lehiari Baskoniak, Asvelek azkar hartu baitu abantaila (7-14). Defentsan oso gaizki ibili da Arabako taldea eta horretaz baliatu da aurkaria. Atsedenaldira iritsi orduko, ordea, talde gasteiztarrak neurketa berdindu du (43-43) Vildozaren eta Henryren hirukoei esker.
Bigarren zatiari berdinduta ekin diote bi taldeek, baina Asvelek berriro zuloa irekitzea lortu du (49-60). Azken segundoetan, puntu bakarrera gerturatu da Baskonia (85-86), baina talde bisitaria ez da urduri jarri eta garaipena lortu du (86-88). Aurtengo Euroligan Asvelek irabazi duen lehen partida izan da Buesa Arenan jokatutakoa.
Fitxa teknikoa:
86.- TD Systems Baskonia: Vildoza (11), Kurucs (-), Giedraitis (6), Polonara (2) eta Jekiri (23) --hasierako taldea--; Peters (3), Henry (20), Dragic (12), Diop (7), Fall (2).
88.- Asvel Villeurbanne: Diot (15), Freeman (4), Lighty (6), Kahudi (15) eta Fall (19) --hasierako taldea--; Howard (4), Cole (10), Lomazs (2), Noua (5), Hayes (4) eta Bako (4).
Partzialak: 20-26, 23-17, 18-23, 25-22.
Epaileak: Lottermoser, Gkontas eta Majkic. Kanporaturik gabe.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa