21:50

Baskonia

74-82

Baskoniak Burgosen aurka galdu eta atzerapausoa eman du Kopara sailkatzeko bidean

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniak 74-83ko emaitzarekin galdu du San Pablo Burgosen aurka Buesa Arenan jokatu duen Endesa Ligako 14. jardualdiko partida. Entrenatzaile aldaketak ez du taldearen bolada txarra eten.

  • Baskonia-Burgos. Argazkia: EFE

    Baskonia-Burgos partidako irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak porrota jaso du San Pablo Burgosen aurka (74-82) jokatu duen Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan. Ondorioz, Kopara sailkatzeko atzerapausoa eman du Arabako taldeak. Entrenatzaile aldaketak ez du balio izan taldearen bolada txarrari amaiera emateko.

Neurketa hasi eta segidan 7-1 agintzen hasi da Baskonia, baina Burgosek azkar erantzun du, aldeak murriztuta (9-7). Pixkanaka, talde bisitaria nagusitzen hasi da, eta aurrea hartu du (13-16), lehen hamar minutuak bi puntuko abantailarekin amaitu dituelarik (16-18).

Bigarren laurdenari ere ondo ekin dio Kirolbet Baskoniak, baina aurretik jartzea lortu ostean (22-20 eta 24-23), norgehiagokako 15. minuturako puntu bateko abantaila izatea lortu du Burgosek (24-25). Atsedenaldira iristeko 51 segundo falta zirenean hiru puntuko errenta izan du talde bisitariak (29-32), baina desabantaila puntu bakarrera murriztea lortu du Baskoniak (31-32).

Atsedenaldiaren ostean, gauzak zail jarri zaizkio Kirolbet Baskoniari, Burgosek zazpi puntuko errenta (32-39) hartu baitu. Hala ere, Arabako taldeak ez du etsi, eta desabantaila murriztuz joan da, partida berdintzea lortu duen arte (42-42). Norgehiagoka berdinduta heldu da hirugarren laurdeneko azken bi minutuetara (47-47), eta bi puntuko abantailarekin ekin dio Baskoniak azken laurdenari (56-54).

Amaierako hamar minutuei hasiera bikaina eman die talde gasteiztarrak, eta zazpi puntuko abantaila eskuratu du. Eroso eta ondo jokatzen ibili da Baskonia, baina zertxobait erlaxatu egin da taldea, eta Burgos bi puntura hurbildu da (67-65). Gainera, amaierarako bi minutu falta zirenean, puntu bateko errenta lortu du talde bisitariak (72-73). Hiruko jaurtiketekin asmatu egin du Burgosek eta aurretik heldu da azken minutura (72-76). Aurkariak Baskoniak baino gehiago asmatu du amaierako segundoetan, eta garaipena Burgosek erdietsi du (74-82).

Fitxa teknikoa:

74 - Kirolbet Baskonia (16+15+25+18): Vildoza (3), Henry (5), Stauskas (20), Shengelia (13) eta Eric (2) -hasierako taldea-, Gonzalez (-), Janning (6), Diop (9), Sergi Garcia (-), Fall (-), Shields (13) eta Polonara (3).

82 - San Pablo Burgos (18+14+22+28): Bassas (9), Benite (19), McFadden (19), Clark (13) yeta Lima (10) -hasierako taldea-, Fitipaldo (4), Barrera (-), Salvo (-), Rivero (3) eta Stevic (5).

Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Javier Torres eta Esperanza Mendoza. Teknikak atera dizkiote Stevic (28. min) Burgos taldeko jokalariari eta Joan Peñarroya (29. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena