22:11

Baskonia

80-92

Baskoniak porrota jaso du Fuenlabradaren aurka eta bolada txarrean darrai

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniak 80-92ko emaitzarekin galdu du Montakit Fuenlabradaren aurka jokatu duen Endesa Ligako 9. jardunaldiko partida.

4:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak porrota jaso du Montakit Fuenlabradaren aurka (80-92) Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldian, eta Arabako taldearen krisialdia handitu egin da neurketa hau galduta.

Lehen laurdena parekatua izan da. Tomas Bellasek gidatu du Fuenlabradaren jokoa, eta Tornike Shengelia izan da Baskoniaren erreferentzia. Abantaila txikia eskuratu du Baskoniak, baina lehen laurdenari amaiera bikaina eman dio talde bisitariak, eta puntu bateko abantailarekin heldu da (19-20) lehen hamar minutuen amaierara.

Fuenlabrada nagusi izan da bigarren laurdenaren hasieran, eta Arabako taldea ezinean ibili da. Horrenbestez, bederatzi puntuko errenta lortu du Madrilgo taldeak (22-31). Baskoniaren une txar horretan, Shengeliak hartu du ardura, eta desabantaila murriztea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik (35-41).

Atsedenaldiak, ordea, ez dio onik egin Kirolbet Baskoniari. Fuenlabrada jaun eta jabe izan da hirugarren laurdenaren hasieran, eta berriro zuloa ireki du (42-53). Partida maldan gora jarri zaio Perasovicek zuzentzen duen taldeari. Jokalariak saiatu dira aldeak murrizten, baina aurkaria gehiago izan da, eta 12 puntuko desabantailarekin ekin dio Baskoniak azken laurdenari (55-67).

Defentsa sendotu du talde gasteiztarrak azken laurdenean, eta 17-9ko partziala lortuta, bi puntura gerturatu da (76-78). Jokoa hobetu du Baskoniak, eta esperantzaz bete ditu zaleak, partida amaitzeko bi minutu falta zirenean. Hala ere, Kirolbet Baskoniak oso gaizki jokatu ditu azken baloi-jabetzak, eta porrota jaso du (80-92).  

Fitxa teknikoa:

80 - Kirolbet Baskonia (19+16+20+25): Henry (15), Janning (6), Garino (12), Shengelia (26) eta Diop (6) -hasierako taldea-, Vildoza (3), Fall (-), Stauskas (2) eta Polonara (10).

92 - Montakit Fuenlabrada (20+21+26+25): Bellas (8), Marc Garcia (12), Eyenga (5), Gillet (5), Mockevicius (4) -hasierako taldea-, Urtasun (19), Anderson (19), Richotti (6), Bobrov (10), Sikiras (-) eta Ehigitor (4).

Epaileak: Carlos Cortes, Jorge Martinez eta Joaquin Garcia Gonzalez. Ehigitor (35. min) Fuenlabradako jokalaria kanporatu dute, baita y Garino (40. min) Baskoniako jokalaria.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena