00:16

Baskonia

EUROLIGAKO 7. JARDUNALDIA

Kirolbet Baskoniak amore eman behar izan du azken laurdenean, Milanen (81-74)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arabarrak lehen zortzi postuetatik kanpo geratu dira behin-behinean, hiru neurketa irabazi eta lau galdu ondoren.

  • Polonara Micoven defentsa gainditu nahian. Argazkia: EFE

    Polonara Micoven defentsa gainditu nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak galdu egin du ostegun honetan Armani Milanen aurka (81-74), Euroligako zazpigarren jardunaldiari zegokion neurketan, azken laurdenean 17-0eko partzialari erantzun ezinda geratu eta gero.

Vladimir Micov (12 puntu) Baskoniako jokalari ohia, lehen zatian, eta Sergio Rodriguez (13) eta Amedeo Della Valle (15), bigarrenean, izan dira arabarraren borrero nagusiak. Dena dela, Ettore Messinak entrenatzen duen Milango taldean bost jokalarik saskiratu dituzte hamar puntutik gora.

Tornike Shengeliaren (12) eta Luis Scolaren (6) artean aurreikusten zen norgehiagoka ikusgarriari dagokionez, ez da halakorik izan, bata zein bestea ohikoa duten jardun oparotik aldenduta ibili baitira.

Baskoniaren aldetik, Nik Stauskas izan da jokalaririk azpimarragarriena (15 puntu). Hartara, jaurtitzaile kanadarrak denboraldi honetan bere taldeari egin diezaiokeen ekarpenaren berri eman du lehen aldiz.

Fall eta Henry saiatu dira Stauskasi laguntzen (13na puntu). Azken horrek, gainera, min hartu du orkatilan, bigarren laurdena jokatzen ari zela, eta ez da kantxara bueltatu bigarren zatira arte.

Porrot horrekin, Gasteizko taldeak lehen zortzi sailkatuen artean egoteari utzi dio, hiru neurketa irabazi eta lau galdu ostean. Armani Milan, berriz, sailkapenaren buruan kokatu da (6-1), Bartzelonak eta CSKA Moskuk ostiralean egingo dutenaren zain.

Italian jokatu ondoren, etxean hiru norgehiagoka kateatzea egokituko zaio Baskoniari, Makabi, CSKA eta Zenit taldeen aurka, hain zuzen ere.

Fitxa teknikoa:

81 - Armani Milan (14+26+16+25): Rodriguez (13), Roll (12), Micov (12), Scola (6) eta Tarczewski (6) –hasierako bostekoa–, Gudaitis (2), Mack (10), Biligha (-), Brooks (3), Della Valle (15) eta Cinciarini (-).

74 - Kirolbet Baskonia (19+15+19+21): Vildoza (6), Janning (5), Shields (2), Shengelia (12) eta Eric (6) –hasierako bostekoa–, Henry (13), Diop (-), Fall (13), Stauskas (15), Garino (2) eta Polonara (-).

Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Matej Boltauzer (Eslovenia) eta Hugues Thepenier (Frantzia). Garino kanporatu dute, bost falta pertsonal egiteagatik (37. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena