00:55

Baskonia

4. JARDUNALDIA

Kirolbet Baskoniak ez dio aukerarik eman Olympiakos ezezagun bati (82-66)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Shengeliaren erakustaldiak gasteiztarren garaipena bideratu du, eta zazpigarren tokian kokatu dira sailkapenean da bi neurketa irabazi eta beste horrenbeste galdu ostean.

  • Lucas Vildoza joko-antolatzalea Shengeliari asistentzia bat eman nahian

    Lucas Vildoza joko-antolatzalea Shengeliari asistentzia bat eman nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak garaipena lortu du ostiral honetan Olympiakosen kontra (82-66), Euroligako laugarren jardunaldian, Buesa Arenan denboraldi honetan jokatutako lehenengoan. Tornike Shengelia izan da neurketako protagonista nagusiena 25 puntu, 9 errebote eta 28ko balorazioa lortu baitu.

Georgiarra, gainera, ez da bakarrik egon, Youssoupha Fallek ere neurketa ederra jokatu baitu, 8 puntu sartu, 16 errebote harrapatu eta 23 puntuko balorazioa lortuta. Senegaldar gazteak lehia ikusgarria izan du Nikola Milutinov Olympiakoseko pibot serbiarrarekin. Milutinov izan da, hain zuzen ere, bere taldeko erregularrena (9 puntu, 10 errebote eta 20ko balorazioa). Greziarrek, gainera, mendekotasun gehiegi erakutsi dute Brandon Paulen inspirazio eta puntu-jarioarekiko (15).

Horrenbestez, Velimir Perasovicen taldeak partida oso ona jokatu du, defentsan oso serio aritu da, eta saski bien azpian izan duen nagusitasuna baliatu du bere lehen abantailak lortzen joateko, eta ordutik aurrera ez dio utzi markagailuan agintzen joateari uneoro.

Garaipen horrekin gasteiztarrek euren balantzea berdindu dute (2-2), eta zazpigarren postura egin dute salto. Gaurkoan ikusitakoaren arabera, argi geratu da taldeko pieza guztiek ondo funtzionatuz gero, Baskonia talde gogorra izango dela edozein aurkarirentzat.

Fitxa teknikoa:

82 - Kirolbet Baskonia (23+18+17+24): Henry (12), Stauskas (11), Shields (4), Shengelia (25) eta Eric (1) –hasierako bostekoa–, Vildoza (10), Janning (2), Diop (-), Fall (8), Garino (7) eta Polonara (2).

66 - Olympiacos (21+15+13+17): Spanoulis (10), Paul (15), Cherry (10), Printezis (8) eta Milutinov (9) –hasierako bostekoa–, Punter (2), Wade Baldwin (-), Koniaris (-), Vezenkov (-), Papanikolau (-), Kuzminskas (2) eta Rubit (10).

Epaileak: Damir Javor (Eslovenia), Mehdi Difallah (Frantzia) eta Michele Rossi (Italia). Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 16:30 - 17:30 AIZKOLARITZA | Iker Vicente vs Julen Alberdi
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena