20:09

Baskonia

84-73

Garaipenaren bidera itzuli da Baskonia, Betisi irabazita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde arabarrak lasaitu ederra hartu du Betisen aurka erdietsitako garaipenarekin, izan ere, Endesa Ligan eta Euroligan jokatutako partidetan jasotako porrotek min asko egin diote taldeari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak ezustea eman du azken laurdenean, hiruko lerrotik bereziki asmatuz eta Betisi 84 eta 73 gailenduz. Endesa Ligako bosgarren jardunaldian, beraz, garaipena bidera itzuli da talde arabarra.

Jokatutako azken lau partidetan jasotako porrotek min asko egin diote taldeari, bai Endesa Ligakoak baita Euroligakoak ere, hortaz, Betisi irabazteak arnasa eman dio Perasovicek gidatutako taldeari.

Betisek Baskoniak baino hobe heldu dio norgehiagokari eta talde arabarrak egindako akatsak baliatu ditu aldea handitu ahal izateko.

Velimir Perasovicek hainbat aldaketa egin du eta norgehiagoka bere horretan gelditu nahi izan du akats horiek zuzentze aldera, izan ere, talde andaluziarrak errenta azpimarragarria ateratzera iritsi da, hain zuzen ere, 9-18.

Aldaketa horien ostean, indarberritu egin da etxeko taldea eta sufritu arren, ez ditu besoak jaitsi eta bere aurpegirik lehiakorrena aurkeztu du.

Are gehiago, entrenatzaile kroaziarrak ez du aldaketa bakar bat ere egin azken laurdenean eta kantxara atera den bostekoarekin jokatu du laurden osoan zehar.

Azkenean, Perasovicek asmatu egin du eta sufrimenduz betetako partida ilusio hizpide bilakatu du zaleentzat, azken lau porrotei amaiera eman eta garaipenaren zaporea berriz ere dastatuz.

Fitxa teknikoa:

84 - Kirolbet Baskonia (13+21+18+32): Henry (21), Stauskas (2), Shields (13), Shengelia (18) y Eric (4) –lehen bostekoa-, Vildoza (5), Gonzalez (-), Janning (3), Diop (2), Fall (5) eta Pollonara (11).

73 - Betis (18+17+24+14): Sipahi (5), Rivers (8), Almazan (5), Enechionyia (11) eta Whittington (19) –lehen bostekoa-, Oliver (10), Conger (6), Borg (5), Malmanis (-), Izundu (-), Niang (4) eta Nacho Martin (-).

Epaileak: Carlos Peruga, Javier Torres eta Cristobal Sanchez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 09:00 - 12:00 MENDI LASTERKETAK | Aloñako igoera
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena