Baskonia
74-91
eitb.eus
Erakustaldia eman du talde merengeak Buesa Arenan eta Arabako taldea jipoitu du, 74-91ko emaitzarekin.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Kirolbet Baskoniak galdu egin du Real Madrilen aurka 74-91ko emaitzarekin Buesa Arenan jokatu duen Endesa Ligako 14. jardunaldiko partida. Gasteizko taldea hirugarren da sailkapenean, Real Madrilekiko garaipen batera eta Bartzelona liderrarekiko bi garaipenera.
Buesa Arena pabilioia beteta egon da Baskoniaren eta Real Madrilen arteko neurketa ikusteko. Talde bisitariak lortu du lehen saskiratzea, baina azkar erantzun du etxeko taldeak aurkariari ihes ez egiten ez uzteko. Lehen laurdenaren erdialdean 3 puntuko abantaila izan du Real Madrilek (12-15), eta ordutik laurdenaren amaierara arte Baskoniak ez du saskiratze bat bera ere sartu. Real Madril, ordea, nagusi izan da; defentsa sendoa egin du, eta erasoan asmatu egin du. Ondorioz, 14 puntuko abantaila eskuratu du Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak, lehen laurdenaren amaieran (12-26).
Bigarren laurdenari oso gaizki ekin diote bi taldeek, baina Real Madrilek abantaila 16 puntura handitzea lortu du (15-31). Pixkanaka, Arabako taldea erasoan gehiago asmatzen hasi da, eta desabantaila murriztea lortu dute, atsedenaldira iristeko 2 minutu baino gutxiagoren faltan, 7 puntura gerturatu direlarik (33-40). Bigarren laurdenaren azken txanpan, ordea, Real Madril berriro nagusi izan da, eta talde gasteiztarra 12 puntuko desabantailarekin joan da atsedenaldira (35-47).
Atsedenaldiaren ostean ez da neurketaren gidoia aldatu. Real Madrilek nagusi izaten jarraitu du, eta Baskoniak noizbehinka aldeak murriztea lortzen izan duen arren, Lasok zuzentzen duen taldeak azkar erantzuten izan du, abantailak handituz. Gainera, hirugarren laurdenean Shengeliak min hartu du belaunean Campazzok egindako kirolez kontrako falta baten eraginez, eta ezin izan du jokatzen jarraitu. Gauzak horrela, Baskoniak 26 puntuko desabantailarekin ekin dio azken laurdenari (48-74).
Real Madrilek 6 minutu sakiratzerik lortu gabe eman ditu azken laurdenean eta Baskoniak pixka bat murriztu ahal izan du desabantaila. Hala ere, Arabako taldeak ez du aurkaria larritasunetan jartzeko aukerarik izan, eta Real Madrilek lortu du garaipena (74-91).
Fitxa teknikoa:
74 - Kirolbet Baskonia (12+23+13+26): Huertas (24), Janning (7), Shields (12), Voigtmann (-) eta Poirier (4) -hasierako taldea-, Penava (-), Vildoza (11), Diop (3), Shengelia (10) eta Hilliard (3).
91 - Real Madril (26+21+25+17): Campazzo (15), Causeur (12), Yusta (15), Thompkins (19) eta Tavares (14), -hasierako taldea-, Rudy Fernandez (7), Reyes (1), Ayon (6), Llull (-), Deck (-) eta Taylor (2).
Epaileak: Antonio Conde, Jordi Aliaga eta Jorge Martinez Fernandez. Diop eta Poirier kanporatu dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa