00:11

Baskonia

Adierazpenak

Baskoniak biziago jokatzea eta defentsa jokoa egitea espero du Adamsek

Agentziak | Erredakzioa

Aurten Gasteizen bigarren denboraldia jokatuko duen antolatzaile estatubatuarraren ustez, denboraldi-aurrean 'talde-jokoa handiagoa da, aurrez aurreko jokaldi gutxiago bilatzen dira'.

  • Daruis Adams, baloia aurrera eramaten. Argazkia: EFE.

    Daruis Adams, baloia aurrera eramaten. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Darius Adams Laboral Kutxako jokalariaren esanetan, gasteiztarrek "biziago" jokatu eta defentsa-jokoa egingo dute aurten, Endesa Ligan, Euroligan eta Errege Kopan goialdean egoteko.

Ameriketako Estatu Batuetako antolatzaileak klubeko webgunean azaldu ditu zeintzuk diren orain arteko bere sentsazioak, 2015-16 denboraldiko lehen lan-saioetan. Velimir Perasovic entrenatzailea Eurobasketen dago, eta, hura etorri arte, Agusti Julbe teknikariaren aginduetara dago taldea.

Adamsek bigarren denboraldia du honakoa Baskonian, iazko abenduan heldu baitzen, Thomar Heurtel Turkiako Anadolu Efesek fitxatu ostean. Hortaz, lehen denboraldi-aurrea du Gasteizen.

Estilo berria

Hamar egun besterik ez du eman entrenatzen, baina "estilo berria" ikusi ahal izango dute Baskoniazaleek, horren esanetan: "Jokalariek mugimendu biziagoa eta askatasun handiagoa izango dute, eta talde-jokoa gailenduko da, aurrez aurreko jokaldiak baino gehiago". Halaber, entrenatzaileak "gogor" defendatzeko eskatzen die. Beharrezkoa da, Adamsen ustez, taldekide guztien artean komunikazioa egotea eta erasoan "oso aktiboak" izatea.

Halaber, baloi-galerak murriztu eta taldeak joko biziagoa izatea espero du Darius Adamsek. 2015-16 denboraldian, Darius Adams eta Mike James izango ditu Baskoniak antolatzaile, taldearen jokoa zuzentzeko.

koa zuzentzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena