Baskonia
Buesa Arenan, 21:00etan
Erredakzioa
Ibon Navarro eseriko da gasteiztarren aulkian, klubak Marco Crespi bere kargutik kendu eta gero. Gipuzkoarrei, bestalde, konfiantza eman die aurreko jardunaldian lortutako garaipenak.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Laboral Kutxak Gipuzkoa Basket hartuko du larunbat honetan, Endesa Ligako 7. jardunaldiko euskal derbian. Bi taldeen helburua garaipena lortzea izango da, eta sailkapen nagusian gora egin.
Ibon Navarro eseriko da gasteiztarren aulkian, klubak Marco Crespi bere kargutik kendu eta gero (Izar Gorriaren aurka galdu zuen Baskoniak, Euroligan). Taldeak bi garaipen baino ez ditu eskuratu aurreneko sei jardunaldietan, eta egoerari buelta eman beharko dio otsaileko Errege Kopan parte hartu nahi badu.
Jokalari guztiak prest ditu Navarrok. Hamiltonek ez zuen osteguneko neurketan parte hartu, baina derbirako prest egongo dela ematen du.
Gipuzkoa Basketek, bestalde, denboraldiko bigarren garaipena eskuratzea izango du helburu Buesa Arenan (orain arte garaipen bakarra lortu du gasteiztarren pabiloian). Aurreko jardunaldian, MoraBanc Andorraren aurka, aurreneko garaipena erdietsi zuten gipuzkoarrek.
Horrek konfiantza eman dio taldeari, eta Jaume Ponsarnau teknikaria sentsazio onekin da derbiari begira. kalitate handiko taldea espero du Gasteizen.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa