Baskonia
Euroliga
EITB
Gasteizko taldeak partidaren gidoia aldatu du lehen hamar minutuen ostean, eta agintean jarri da.
Baskonia 95-73 Bayern. Argazkia: EFE
Kosner Baskoniak lehen laurden txarrari buelta eman, eta 95-73 garaitu du Bayern Munich Euroligako 12. jardunaldian, jarraian izandako lau porroteko bolada moztuz.
Alemaniko taldea biziago sartu da partidan, eta Baskoniaren akatsez baliatu da. Andreas Obstek 8 puntu jarraian lortu ditu Bayernen alde, lehen laurdena 14-26 amaitu aurretik.
Paolo Galbiatiren mutilek defentsa hobetu dute ,eta partidan sartu dira 8-2ko partziala eginda. Markus Howardek jarraian sartutako bi hirukok 31-31koa jarri dute, eta etxeko taldearen defentsa lanak aurretik jarri ditu lehen aldiz partidan, 42-41.
Hirukoen trukeak Gasteizko taldea Munichekoaren gainetik jarri du. Defentsan meritu handiko hainbat jokaldi eginda eta Tim Luwawu-Cabarroten eta Khalifa Diopen jokoak ordura arteko errentarik handiena eman diete etxekoei, 67-57.
Azken laurdena zailago hasi da. Bi taldeak saiatu dira aurkariaren erasoei aurre egiten, eta Baskonia bikain aritu da defentsan, hainbat baloi berreskuratuta markagailuan aurretik jarri eta 95-73 amaitzeko.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar