Baskonia
Euroliga
EITB
Paolo Galbiatiren taldeak hiru garaipen lortu ditu jarraian, guztiak Buesa Arenan, eta bertan jokatuko du Italiako taldearen aurka.
Hamidou Diallo Baskonia; IRUDIA: EFE
Dusko Ivanovicek entrenatzen duen Virtus Boloniak Baskoniaren garaipen bolada koloka jarri nahiko du, ostegun honetan; euskal taldeak garaipena lortzen badu, lau garaipen kateatuko lituzke, horietatik hiru, Euroligan.
Baskoniak aurreko astean emaitzen bolada aldatzea lortu zuen, etxean hiru jarraipen lortu zituelako, Dubai, Efes eta Teneriferen aurka. Orain, taldeak sasoi on hori luzatzen jarraitzeko aukera dauka, Buesa Arenan segidan jokatuko duen laugarren partidan. Arabako taldeak Markus Howard eta Trent Forresten bajekin jarraitzen du, gainera Tadas Sedekerskis ere min hartuta dabil, baina ostegunerako azken hori jokatzeko moduan egonen da.
Virtus Bolonia taldea Abramo Canka gabe ailegatuko da Gasteizera, eta jokatutako zortzi partidetatik launa irabazi eta galdu ditu, Euroligako sailkapenaren erdialdean kokatuz. Datorren partidak interesgarria dirudi, izan ere, bi taldeetan saskiratzeko atalean onenetarikoak diren bi gizon daude, Tim Luwawu-Cabarrot eta Carsen Edwards; azken hori, fitxaketa oso ona izan da Virtus Boloniarentzat.
Ivanovicen taldeak partida bakarra irabazi du etxetik kanpo denboraldi honetan, baina Panathinaikosi irabazi dio, eta hori Baskoniarentzat abisua da.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar