Baskonia
Euroliga
EITB
Paolo Galbiatiren gizonak partidako minutu gehienetan izan dira aurretik markagailuan, eta azken laurdenean garaipena gauzatu dute; horrenbestez, euskal taldeak, zazpigarren jardunaldian, lehen aldiz eskuratu du garaipena txapelketan.
Luwawu-Cabarrotek 25 puntu sartu ditu. Argazkia: EFE.
Baskoniak Dubai menderatu du, 92-85, 2025-2026 denboraldiko Euroligako zazpigarren jardunaldian, Buesa Arenan, Gasteizen, astearte gauean. Hala, euskal taldeak aurrenekoz irabazi du txapelketan; norgehiagokan, Paolo Galbiatiren gizonak partidako minutu gehienetan izan dira aurretik markagailuan, eta azken laurdenean garaipena gauzatu dute.
Baskoniak ondo ekin dio neurketari, eta berehala hartu du aurrea markagailuan; bigarren laurdenean, hamar puntuko aldea ere izan du, 35-25ekoan. Dubaik, hala ere, erantzun egokia eman du, eta 6-17ko partziala lortuta, puntu batez ari zen gailentzen atsedenaldian (41-42).
Hirugarren laurdenean, Gasteizko taldea ondo aritu da defentsan; azken laurdenean sartuta, partida amaitzeko minutu gutxi batzuk falta zirela, ematen zuen Baskoniak oso gertu zuela garaipena (86-71). Dubai hiru puntura gerturatu da, 88-85ekoan, baina Galbiatiren gizonek, zaleek bultzatuta, garaipena bermatu dute.
Fitxa teknikoa
92 - Baskonia (26+15+23+28): Simmons (16), Villar (-), Diallo (14), Sedekerskis (11) eta Diop (7) -hasierako bostekoa-, Spagnolo (8), Luwawu-Cabarrot (25), Joksimovic (-), Diakite (7), Kurucs (2), Frisch (2) eta Nowell (-).
85 - Dubai (20+22+18+25): Wright IV (13), Bacon (6), Kondic (10), Petrusev (22) y Kabengele (5) –hasierako bostekoa-, Bertans (19), Abass (-), Sanli (3), Armstrong (-), Prepelic (-) eta Anderson (7).
Epaileak: Tomislav Hordov (Kroazia), Ioannis Foufis (Grezia), Tomasz Trawicki (Polonia).
Nabarmentzekoa: 7.621 zale, Buesa Arenan.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar