Gipuzkoa Basket
Luzarorako baja
A. A. | EITB MEDIA
Gipuzkoa Basketeko kapitainak belauna bihurritu zuen larunbatean UCAM Murtziaren aurka jokatutako partidan (78-88).
Xabi Oroz Murtziaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Xabi Oroz Acunsa Gipuzkoa Basket taldeko jokalariak hautsita ditu eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua eta kanpoko meniskoa, Donostiako taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez.
Taldeko kapitaina den Azkoitiko eskoltak belauna bihurritu zuen UCAM Murtziaren aurka jokatutako partidan (78-88), neurketako laugarren laurdena hasi berri zenean, eta kantxa utzi behar izan zuen taldekideen laguntzarekin.
Egindako osasun-azterketek lesio larria duela baieztatu dute, eta ebakuntza egin beharko diote hura zuzentze aldera. Ondorioz, 6 eta 8 hilabete egongo da jokatu ezinda, eta ezingo da kantxetara itzuli datorren denboraldira arte.
Orozek mezu bat argitaratu du Twitter sare sozialean jaso duen babesa eta animo mezu guztiak eskertzeko:"Oso eskertuta nago jaso dudan mezu jasagatik. Ondo nago eta itzuliko naiz".
Oso eskertuta nago jaso dudan mezu jasagatik. Ondo nago eta itzuliko naiz. ¿ pic.twitter.com/mQSJGR8eMQ
— xabier oroz (@xabioroz7) April 26, 2021
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa