17:28

Gipuzkoa Basket

Igoera

Epaitegi batek Gipuzkoa Basket Endesa Ligan sartzeko agindua eman du

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonako epaitegiko autoa klubak berak aurkeztu du ostiral honetan ACBren egoitzan. "Eskubideak babesteko eta defendatzeko bide bakarra" dela adierazi dute ohar batean.

  • Gipuzkoa Basketeko jokalariak

    Gipuzkoa Basketeko jokalariak. Argazkia: @gipuzkoabasket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzekonako epaitegi batek aintzat hartu du Gipuzkoa Basketek eskatutako kautelazko neurria eta kluba Endesa Ligan sartzeko agindua ematen duen autoa atera du. Autoa bera GBCk aurkeztu du ostiral honetan ACBren egoitzan. Horren arabera, Gipuzkoa Basket "derrigorrez" onartu behar du liga txapelketan.

Kirol Kontseilu Gorenak, ACBk eta Espainiako Saskibaloi Federazioak ostegunean bukatutzat eman zituzten Gipuzkoa Basketen igoera gauzatzeko konponbidea bilatzeko negoziazioak, eta handik egunbetera klubak epaitegiaren autoa aurkeztu du.

"Gaur, uztailak 31, Bartzelonako epaitegi batek emandako autoa aurkeztu dugu ACBren egoitzan. Auto horrek aintzat hartzen du Gipuzkoa Basketek atzo eskatutako kautelazko neurria eta, ondorioz, ACBk klubari 2020-2021 denboraldian maila gorenean aritzeko gonbidapena lehenbailehen egin behar dio", adierazi du talde gipuzkoarrak ohar batean.

"Erakunde publikoek eta kirol erakundeek araudia eta hitzarmenak betetzea lortzen ez dutenean, taldeei epaitegietara jotzea bakarrik geratzen zaie", izan ere, "hori da eskubideak babesteko eta defendatzeko bide bakarra".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    27 20:00 - 21:00 SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Proteas Voulas

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena