21:27

Gipuzkoa Basket

Donostian

Laugarren garaipena lortu du Gipuzkoa Basketek (81-76)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek etxean irabazi diote Montakit Fuenlabradari.

  • Norel, gipuzkoarren jokalaririk onena. Argazkia: Efe.

    Norel, gipuzkoarren jokalaririk onena. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Delteco GBC taldeak garaipena lortu du, sufrituta, Montakit Fuenlabradaren aurka jokatutako partidan (81-76).  Henk Norel pibota erabakigarria izan da gipuzkoarren laugarren garaipenean.

Liga hasieran egindako joko onak ez ditu nahi beste garaipen ekarri, eta gaur hasieratik atera dira Fisacen jokalariak garaipenaren bila. Norel izan da erreferentzia erasoan. Fuenlabradan, berriz, Popovic izan da jokalaririk onena.

Donostiarrek eroso jokatu dituzte lehen minutuak, eta bigarren laurdenean Agbelese nigeriarraren laguntzaz 17 puntuko aldea ere izan dute. Momentu horretan, zaleek gertu ikusi dute garaipena, Ligan ezustekoa ematen ari den taldearen aurrean (41-32).

Atsedenaldiaren ostean, GBC berriro saiatu da aldea handitzen, baina Nestor Garciaren taldea ez da amore ematen duen horietakoa eta hirugarren laurden bikaina egin dute. Bukaerarako 12 minuturen falta neurketa berdindu egin dute madrildarrek.

Azken 10 minutuak oso orekatuak joan dira, baina azkenean garaipena etxean geratu da 81 eta 76.

Fitxa teknikoa

81.- Delteco GBC: Dani Pérez (2), Salvó (4), Fakuade (2), Swing (16), Norel (18)- hasierako boskotea- Agbelese (11), Chrery (13), Van Lacke (7), Clark (7), Oroz (1).

76.- Montakit Fuenlabrada: Popovic (20), O?Leary (4), Vargas, Eyenga (7), Olaseni (8)- hasierako boskotea- Rupnik, Llorca, Sekulic (6), Cruz (15), Smits (16), Llorente.

Emaitza laurden guztietan: 21-13; 41-32 -atsedenaldia- 56-52; 81-76.

 

 

t="utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena