Bilbao Basket
Lesioa
EITB Media
Bilboko taldeko kapitainak hautsita du ezker eskumuturreko eskafoidea. klubak ez du zehaztu Xavi Rabaseda jokatu gabe egongo den epea, baina argi dago partida batzuk-batzuk galduko dituela.
Xavi Rabaseda, Bilbao Basketeko jokalaria, Neptunas aurkako partidan. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Xavi Rabaseda Surne Bilbao Basketen kapitaina hainbat astez jokatu ezinda egongo da, hautsita baitu ezker eskumuturreko eskafoidea. Kataluniako jokalariak min hartu zuen Endesa Ligako Gironaren kontrako neurketan.
Rabasedak "eskuetako espezialista batekin" kontsulta egingo du hurrengo orduetan, "hainbat aukera terapeutiko" baloratzeko, klubak jakinarazi duenez. Bilbao Basketek ez du zehaztu kapitainak jokatu ezinda emango duen epea, baina argi dago partida batzuk-batzuk galduko dituela.
Rabasedak jokatu ezingo duen lehen norgehiagoka izango da azaroaren 13ko FIBA Europe Cupeko BC Prievidzaren aurkakoa. Europa Kopako neurketa zuzenean ikusi ahalko duzu ETB4n eta eitb.eus-en, asteazken honetan, 20:00etan.
Hurrengo zuzenekoak
18 | 20:00 - 22:30 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa