21:33

Bilbao Basket

FIBA Europa Kopa

Bilbao Basket argi nagusitu da, beste behin, FIBA Europa Kopan, Balkan Botevgraden aurka (62-93)

EITB MEDIA

Jaume Ponsarnauren gizonek txapelketako J multzoko lehen postuan jarraitzen dute, orain arte jokatutako lau partidak irabazita. Asteazkenean Bulgarian izandako neurketan, Bilbao Basketek nagusitasun handiz hartu du mendean sailkapeneko azken postuan dabilen Balkan Botevgrad.

  • Amar Syllak sei puntu sartu ditu, asteazkeneko partidan. Argazkia: EITB Media.

    Amar Syllak sei puntu sartu ditu, asteazkeneko partidan. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek BC Balkan Botevgrad hartu du mendean, 62-93, 2024-25 denboraldiko FIBA Europa Kopako fase erregularreko laugarren jardunaldian, Arena Botevgrad pabiloian, Botevgraden, Bulgarian, J multzoaren barnean, asteazken arratsaldean. Hala, euskal taldeak bere multzoko lehenengo postuan jarraitzen du, jokatutako lau partidak irabazita; garaipen horietan guztietan, nagusitasun oso handiz gailendu da Bilbao Basket.

Bulgarian jokatutako norgehiagokan, berdintasuna aurreneko laurdeneko azken minutuetan amaitu egin da; izan ere, bigarren laurdenean, Bilbao Basketek 17 puntura arteko aldea eskuratu du, eta argi gelditu da zein talde zen indartsuena. Lehen hamar minutuak amaitu direnean, emaitza 15-21ekoa zen, eta atsedenaldian 32-47koa; Ponsarnauren gizonek hamabost puntuko aldea zuten poltsikoratuta.

Bigarren zatian, Bilbao Basketek handitu egin du aldea, eta, azkenean, 62-93 gailendu da Bizkaiko taldea. Lehen itzulian, Casillan, Bilbao Basketek 95-55 menderatu zuen aurkari hori bera; oso nabarmena izan da, beraz, Ponsarnauren jokalarien nagusitasuna. Hain zuzen ere, FIBA Europa Kopan orain arte jokatutako norgehiagoka guztietan erakutsi du Bilbao Basketek gainerako taldeak baino gehiago dela.

Fitxa teknikoa

62 - BC Balkan Botevgrad (15+17+18+12): Curtis Jones (3), Pishtikov (1), Korestilov (1), Boyanov (17) y Marshall (9) —hasierako bostekoa—; Toshkov (5), Grozev (3), Mihaylov (2), Gavrilovic (8), Ivanov (13) eta Vasilev.

93 - Surne Bilbao Basket (21+26+26+20): Frey (10), Kullamae (5), Rabaseda (10), Gielo (7) y Hlinason (9) —hasierako bostekoa—; Pantzar (8), Abdur-Rahkman (9), Zoran Dragic (7), Dominguez (9), De Ridder (10), Sylla (6) eta Chacon (3).

Epaileak: Mehmet Sahin (Turkia), Viola Gyorgyi (Norvegia) eta Ali Sakaci (Turkia).

Gertakizunak: zale gutxi, Arena Botevgraden.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    18 20:00 - 22:30 SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena