17:38

Bilbao Basket

Baja

Unai Barandallak ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko

EITB MEDIA

Erabakia jokalariak berak eta klubak adostu dute. Bilbao Basketeko arduradunek Barandallak erakutsitako “konpromisoa eta lanerako gaitasuna” azpimarratu dute.

  • Unai Barandalla

    Unai Barandalla. Irudia: Bilbao Basket.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Barandallak ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko. Jokalariak 19 partida jokatu ditu lehen taldeko kamisetarekin; 12 Endesa Ligan eta gainontzeko zazpiak Europan. Horrez gain, EBA taldeko erreferente nagusia izan da zilarrezko LEB mailara igotzeko lehian: 2023-24 denboraldian batez beste 20.3 puntu sartuta eta 5.8 errebote hartuta.

Klubak ohar batean adierazi duenez, erabakia jokalariarekin adostu dute jokalariak hurrengo mailan minutuak jokatu ahal izateko, horrek bere bilakaeran izango duen garrantziaz jakitun.

Halaber, Barandallari bere "entrenamendu bakoitzean erakutsitako inplikazioa eta lanerako jarrera" eskertu diote, baita kantxatik kanpo klubak izan dituen konpromisoetan ere.

Horri lotuta, Bilbao Baket harro agertu da harrobiko jokalari bat EBA ligan puntu gehien lortu dituen jokalaria izateaz, eta lehen taldeari lana eta minutu onak eman dizkiolako. "Agur hau gero arte bat izatea espero dugu", adierazi dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 Zuzenean 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 Zuzenean 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena