23:54

Bilbao Basket

FIBA EUROPAR KOPA

Bilbao Basketek Wloclawek taldeari irabazi dio (76-71), eta ia erabakita utzi du hurrengo txandan izatea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea B multzoko liderra da 8 punturekin, jokatutako lau lehiak irabazi ostean eta ligaxka amaitzeko bi jardunaldi falta direla.

  • Sacha Killeya-Jones aurkari baten aurrean saskiratzea lortu nahirik. Argazkia: EFE

    Sacha Killeya-Jones aurkari baten aurrean saskiratzea lortu nahirik. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek Anwill Wloclawek Poloniako taldea gainditu du asteazken honetan, Miribillan, 76-71ko emaitzarekin, eta FIBA Europar Kopako final-zortzirenetara sailkatzeko txartela ia erabakita utzi du. Ostera, txapelketa horretatik kanpo geratzeko zorian dago Wloclawek, iazko txapelduna.

Izan ere, Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea B multzoko liderra da 8 punturekin, jokatutako lau lehiak irabazi ostean eta ligaxka amaitzeko bi jardunaldi baino falta ez direla. Poloniarrek, aldiz, 5 puntu pilatu dituzte orain arte.

Beltzezko gizonen garaipen garrantzitsua Sacha Killeya-Jones pibotaren erakustaldian oinarritu da zati handi batean (24 puntu eta 20ko balorazioa), baina, baita Xavi Rabaseda kapitainaren sekulako lanean ere. Hala, katalanak partida bat irabazteko kantxan egin behar diren gauza ugariren erakustaldia eman du. Besteak beste, 8 baloi berreskuratu ditu (horietako sei atsedenaldira iritsi orduko), eta 6 errebote harrapatu (15eko balorazioa). Alex Renfroek ere zenbaki onekin amaitu du neurketa (10 puntu, 4 errebote, 7 asistentzia eta 16ko balorazioa).

Wloclaweken partetik Jacub Garbacz hegalekoa izan da onena (24 puntu eta 20ko balorazioa). Izan ere, bera izan da bere taldea azken unera arte partida irabazteko aukerak izan zitzan ahalbidetu duen jokalaria. Hari laguntzen saiatu dira Victor Sanders (14 puntu) eta Tanner Groves (7 puntu eta 8 errebote).

Beltzezko gizonen hurrengo partida datorren asteazkenean, azaroaren 15ean, izango da, txapelketako bosgarren jardunaldian. Bertan, Sibiu taldearen aurka arituko dira, hau da, oraindik garaipenik lortu ez duen taldearen pistan arituko dira..

Fitxa teknikoa

76 - Surne Bilbao Basket (21+27+14+14): Renfroe (10), Kullamae (6), Rabaseda (6), Andersson (5) eta Killeya-Jones (22) -hasierako bostekoa- Pantzar (9), Adam Smith (9), Alex Reyes, De Ridder (4) eta Hlinason (3) y Rigo (2).

71 - Anwill Wloclawek (19+17+19+16): Amir Bell (7), Victor Sanders (14), Garbacz (24), Petrasek (6) eta Kalif Young -hasierako bostekoa-; Joesaar (6), Tanner Groves (7), Laczynski (4), Kostrezewski, Siewruk eta Wadowski (3).

Partzialak: 21-19, 48-36 (atsedenaldia); 62-55 eta 76-71 (amaiera).

Epaileak: Zafer Yilmaz (Turkia), Alexandre Maret (Frantzia) eta Ritvars Helmsteims (Letonia). Ez dute inor kanporatu faltengatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena