Bilbao Basket
FIBA Europe Cup
Agentziak | EITB MEDIA
Poloniarrak egungo txapeldunak dira eta ezinbestekoa dute Bilbon garaipena lortzea aurreko bi partidak galdu ostean. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Bilbotarrek Sibiu taldearen aurka jokatutako partidaren irudia. Argazkia: Efe.
Surne bilbao Basketek final-zortzirenetako sailkapena ondo bideratuta utzi nahi du Miribillan Anwill Wloclawek talde poloniarrari irabazita. Partida 20:00eta hasiko da eta eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute.
Bilbotarrek etxean jokatzen duten hirugarren partida jarraian izango da, eta lehen fase honetan Bilbao Arenan jokatuko den azkena. Jaume Ponsarnau entrenatzaileak jokalari guztiak erabilgarri ditu eta aurreko partidak irabaztetik dator.
BC CSU Sibiu errumaniarra (89-64) eta Caledonia Gladiators eskoziarra (106-58) jipoitu ostean, eta lehen jardunaldian Polonian lortutako garaipena ere kontuan izanda (79-83), bilbotarrak egoera ezin hobean dira multzoko txapeldun izateko eta hurrengo faserako txartela poltsikoratzeko.
Lehen itzuliko lider izanda, eta partida bakar bat galdu gabe, ia ezinezkoa da Caledoniak, multzoko bigarren taldeak, bilbotarrei lidergoa kentzea, kontuan izanda garaipen bat gutxiago duela eta puntuen arteko diferentzia (-48). Wroclawek eta Sibiu taldeek ere ia ezinezkoa dute lidergoa eskuratzea.
Poloniarrak, estu eta larri
Poloniarrak egungo txapeldunak dira eta estu eta larri iritsiko dira Bilbora, garaipena ezinbestekoa dute lehen jardunaldian etxean bilbotarrekin galduta eta bigarren jardunaldian, ezustean, Glasgown ere porrot eginda.
Bilbao Basketek ere garaipena nahi du ligan azken bi partidak galdu ostean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa