Bilbao Basket
2024ra arte
EITB Media
Joko-antolatzaile estoniarra Lietkabelisetik iritsi da Bilboko taldera, eta denboraldi baterako kontratua sinatu du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Kristian Kullamae, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @bilbaobasket
Surne Bilbao Basketek Kristian Kullamae jokalari estoniarra (1,93 metro eta 24 urte) fitxatu du 2023-2024ko denboraldirako, kontratua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin, ekainaren 28an Bilboko taldeak jakinarazi duenez.
Kullamaek Lietkabelis taldean jokatu zuen iaz, ligan batez beste 13,8 puntu, 3,7 asistentzia eta 3 errebote erdietsita; Eurokopan, aldiz, 10,9 puntu, 3,6 asistentzia eta 3,2 errebote lortu zituen batez beste.
Estoniako selekzioarekin ere aritu da Kristian Kullamae, eta Munduko Txapelketarako sailkapen fasean, batez beste 12,2 puntu, 3,5 asistentzia eta 4,2 errebote bereganatu zituen.
2022an Eurobasketa ere jokatu zuen; txapelketa hartan, batez beste 7 puntu, 4,6 asistentzia eta 2,8 errebote lortuta.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa