Bilbao Basket
Baja
Agentziak | EITB MEDIA
Suediarrak, taldeak amaitu berri den denboraldian izan duen jokalari onenetarikoak, bere kontratuan zuen klausula bat erabili du talde bilbotarrarekin zuen lotura hausteko.
Ludde Hakanson. Irudia: @bilbaobasket.
Albisteak (5)
Ludde Hakanson nazioarteko joko-antolatzaileak Surne Bilbao Basket utzi du "kontratuan zuen klausula bat erabilita", klubak berak aditzera emandakoaren arabera.
Hakanson barik (12,1 puntu, 4,4 asistentzia eta 13,4ko balorazioa partida bakoitzeko), Bilbao Basketek aurreko denboraldian ziurrenik izan duen jokalari onena gabe geratu da, denboraldiaren amaieran min hartuta izan zen arren.
Suediarrak 93 partida jokatu ditu orotara talde bilbotarrarekin; 81 Endesa Ligan eta 12 FIBAko Txapeldunen Ligan.
Jokalariaren agurrean, talde bizkaitarrak Ludderen "profesionaltasuna, kidetasuna eta lanerako gaitasuna" eskertu ditu "beltzezko gizonen kamiseta jantzi duen hiru denboraldietan".
Etorkizuna argitu gabe
Aurreko denboraldian aritu ziren jokalarietatik, momentuz, argitzeke dago Jeff Withey eta Georgios Tsampouris piboten eta Emir Sulejmanovic eta Ignacio Rosa hegaleko piboten etorkizuna zein izango den.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa