Bilbao Basket
Berritzea
EITB MEDIA
30 urteko eskolta 2022ko irailean iritsi zen Bilboko taldera; bertan eman duen lehen denboraldian, batez beste, 14,2 puntu sartu ditu, eta 3,1 asistentzia eman. Endesa Ligan, Basquet Manresako Jerrick Hardingek soilik egin ditu berak baino puntu gehiago.
Adam Smith, 2022-23 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.
Adam Smithek denboraldi baterako berritu du Bilbao Basketekin, 2023-24 denboraldiko amaierara arte, Bilboko klubak asteazkenean jakitera eman duenez. 30 urteko eskolta 2022ko irailean iritsi zen taldera, eta bertan eman duen lehen denboraldian, batez beste, 14,2 puntu sartu ditu, eta 3,1 asistentzia eman. Endesa Ligan, Basquet Manresako Jerrick Hardingek soilik egin ditu berak baino puntu gehiago.
"Kantxan, haren elektrizitateak eta talentuak lagunduko diote taldeari, helburuak gauzatu ahal izateko; kantxatik at, haren adiskidetasunak eta lan egiteko grinak taldea egiten lagunduko dute", nabarmendu du Bilbao Basketek.
Smith, 1,85ekoa bera, Hapoel Holon Israelgo taldetik iritsi zen, Andrew Goudelocken ordez, azken hori lesionatuta baitzegoen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa