Bilbao Basket
Berritzea
EITB MEDIA
Bilboko taldeko hegalekoa, 34 urtekoa bera, 2022an heldu zen Bizkaiko hiriburura, eta klubak bi denboraldirako fitxatu zuen; hortaz, urtebetez luzatu du, orain, Bilbao Basketekin sinatu zuen lehen kontratua.
Xavi Rabaseda, 2022-23 denboraldiko partida batean. Argazkia: EITB Media.
Xavi Rabaseda hegalekoak 2025era arte luzatu du Bilbao Basketekin zuen kontratua, asteartean Bilboko klubak jakitera eman duenez. Rabaseda, 34 urtekoa bera, 2022an heldu zen Bizkaiko hiriburura, eta klubak bi denboraldirako fitxatu zuen; hortaz, urtebetez luzatu du, orain, Bilbao Basketekin sinatu zuen lehen kontratua.
Bilbao Basketen izandako lehen denboraldian, Rabaseda (San Pablo Burgos taldetik iritsi zen) taldeko kapitaina izan da. Batez beste, 4,5 puntu sartu, hiru errebote hartu eta 21 minutu jokatu ditu, partidako. Horrez gain, 43 baloi berreskuratu ditu; Endesa Ligan, soilik sei jokalarik berreskuratu dituzte berak baino baloi gehiago.
Bilbao Basketen iritziz, Rabaseda, "defentsako lanari erreparatuta, taldeko oinarrietakoa izan da". 444 partida daramatza ACBn, eta 2019an Munduko Txapelketa irabaztea lortu zuen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa