14:55

Bilbao Basket

Fitxaketa

Sergio Llorente Bilbao Basketera bueltatu da, Hakanson, Ubal eta Radicevic lesionatuta daudelako

EITB MEDIA

Jaume Ponsarnauren taldeak ahulduta du joko-antolatzailearen postua, eta, horregatik, Llorente fitxatu du, denboraldi amaierara arte. Jokalariak 32 urte ditu, eta 2016-17 denboraldian ere ibili zen Bilbao Basketen.

  • Sergio Llorentek, 2016-17 denboraldian, 11 partida jokatu zuen Bilbao Basketekin (@bilbaobasket).

    Sergio Llorentek, 2016-17 denboraldian, 11 partida jokatu zuen Bilbao Basketekin (@bilbaobasket).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek Sergio Llorente joko-antolatzailea fitxatu du, denboraldiaren azken tarterako, Ludde Hakanson, Agustin Ubal eta Nikola Radicevic lesionatuta daudelako. Llorentek 32 urte ditu eta 1,85 metro luze da. 2016-17 denboraldian, Endesa Ligako hamaika partida jokatu zituen Bilbao Basketekin; azken lau denboraldietan, Belgikan ibili da, eta azken bi urteak Circus Brusela taldean eman ditu.

Bilbao Basketek Unicajaren aurka jokatuko du datorren asteartean, hilaren 23an, Miribillan, eta partida hori denboraldiko azkena izango da Bilboko taldearentzat. Neurketa horretan, ziurra da Hakanson ez dela jokatzeko moduan izango; izan ere, giharretako lesio bat ari da sendatzen. Bestalde, oso zalantzazkoa da Radicevic eta Ubal jokatzeko moduan izango diren.

Bi jokalariak igandean lesionatu ziren, Murtzian, UCAM taldearen kontrako partidan. Radicevicek hezur makadura du, barneko kondilo femoralean; Ubalek, aldiz, zaintiratua du ezker orkatilan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena