Bilbao Basket
OSATUTA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eskolta estatubatuarrak ia erabat hautsi zuen ezker belauneko tendoi errotulianoa abuztuaren 27an, lagunarteko partida batean.
Goudelock, Bilbao Basketekin jokatutako partida batean. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (1)
Andrew Goudelock Surne Bilbao Basketeko jokalaria Miribillako kantxara itzuli da berriro astearte honetan, denboraldiaurreko lehen neurketan belauneko lesio larria izan eta ia sei hilabetera, euskal taldeak sare sozialetan argitaratutako bideo baten bidez jakinarazi duenez.
Abuztuaren 27an, Portoren aurka Laredon jokatutako lagunarteko batean, Goudelockek ia guztiz hautsi zuen ezker belauneko tendoi errotulianoa, ondorioz, egun batzuk geroago ebakuntza egin behar izan zioten.
Handik pare bat astera, Surne Bilbaok Adam Smith eskolta estatubatuarra fitxatu zuen ordezko gisa, azken hilabeteotan Bizkaiko taldearen funtsezko piezetako bat bihurtu dena.
Jaume Ponsarnau entrenatzaileak FIBAko partidek eragindako geldialdia aprobetxatuko du jokalari estatubatuarra taldeko lanera bueltatu dadin, maiatzean amaituko den Endesa Ligako tarte erabakigarriari begira.
Guess who's back ¿ pic.twitter.com/pkOT1AkJE3
— Surne Bilbao Basket ¿ (@bilbaobasket) February 21, 2023
Datozen egunetan Kataluniako entrenatzaileak ezin izango ditu erabili euren selekzioekin jokatzera joan diren Francis Alonso eta Alex Reyes espainiarrak, Denzel Andersson suediarra eta Agustin Ubal uruguaitarra.
Geldialdiaren ondoren, Surne Bilbaok martxoaren 5ean jokatuko du Kanaria Handiaren pistan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa