22:52

Bilbao Basket

TXAPELDUNEN LIGA

Bilbao Basketek garrantzirik gabeko porrotarekin itxi du multzoen fasea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jaume Ponsarnauren mutilek intentsitate gutxi erakutsi dute defentsan, eta ez dira batere fin aritu aurkariaren saskiari begira.

  • Ludde Håkanson neurketa une batean. Argazkia: Bilbao Basket

    Ludde Håkanson neurketa une batean. Argazkia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek porrot batekin itxi du Txapeldunen Ligako multzoen fasea Txekiako ERA Nymburk taldearen aurka (71-81) galdu ostean. Neurketak ez zeukan garrantzirik euskal taldearentzat sailkapenari begira, iragan jardunalditik ziurtatuta baitzuen txapelketako 16 talde onenek jokatuko duten kanporaketarako zuzeneko txartela.

Lehiarako pizgarririk ezin izate hori oztopo handia izan da "beltzezko gizonentzat". Hala, Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea makal ibili da defentsa lanetan, eta ez du eraginkortasunik agertu erasoari begira.

Michale Kyser (12 puntu eta 9 errebote) estatubatuarra izan da etxeko jokalaririk onena, bilbotarren neurketa txar batean. Batez ere kanpoko jaurtiketan ibili dira erabat antzu etxekoak: besteak beste, hiruko jaurtiketetan egindako 29 ahaleginetatik 8 baino ez dituzte asmatu (% 27,5). Arlo horretan, bereziki gaizki ibili dena Francis Alonso izan da, 6tik bat bera ez baitu sartu. Biko jaurtiketetan ere ez da ondo ibili (10etik 3).

Txanponaren beste aldea Gerel Simmons Nymburkeko eskolta estatubatuarrak eskaini du, 27 puntu erdietsi baititu, batez ere hirukoei esker (9tik 7). Marek Klassen joko-antolatzailea izan du bidelagun bisitarien jardun onean (19 puntu eta 9 asistentzia).

Fitxa teknikoa:

71 - Surne Bilbao Basket (17+23+15+16): Radicevic (7), Alonso (9), Rabaseda (2), Andersson (3) eta Kyser (12) –hasierako bostekoa–; Hakanson (4), Reyes (9), Smith (6), Rosa (9), Sulejmanovic, Withey (3) eta Ubal (7).

81 - ERA Nymburk (18+32+14+17): Klassen (16), Novak (4), Simmons (27), Benda (5) y Kovar (7) –hasierako bostekoa–; Ivanauskas (6), Kriz, Lockett, Palyza (3), Rylich (5), Tuma (2) eta Watson (6).

Partzialak: 17-18, 40-50 (atsedenaldia), 55-64 eta 71-81 (amaiera).

Epaileak: Saverio Lanzarini (Italia), Igor Mitrovski (Mazedonia) eta Viola Györgyi (Errumania). Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena