13:33

Bilbao Basket

BAJA

Radicevicen lesioa "ez da larria"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bilbao Basketeko joko-antolatzaile serbiarrak joan den larunbatean hartu zuen min, bilbotarrek Granadaren aurka jokatutako partidan.

  • Nikola Radicevic, bere aurkezpen egunean.

    Nikola Radicevic, bere aurkezpen egunean. Argazkia: EITbren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nikola Radicevic Surne Bilbao Basketeko jokalariak "hezurretako edema" du, baina "printzipioz, ez du larritasunik", Bilboko taldeak jakitera eman duenez. Hori bai, "lesioaren izaeragatik", sendatzeko epe bat ematea "zaila" dela gaineratu du.

Horrenbestez, joko-antolatzaile serbiarrak ezin izango du jokatu gaur gauean Miribillan, Bilbao Basketek Turkiako Bahcesehir College taldearen aurka jokatuko duen Txapeldunen Ligako partida (20:30). Radicevicek larunbatean hartu zuen min, bilbotarrek Granadaren aurka galdu zuten neurketan (99-84). Denboraldiko lehen porrota izan zen Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldearentzat.

Hasiera batean lesioa larria izan zitekeela pentsatu zuten arren, halakorik ez dela gertatuko dirudi. Dena den, sendatzeko pronostikoa "eboluzioaren araberakoa" izango dela aurreratu dute Bilboko taldeko iturriek, "zaila delako epe bat ematea, hanturagatik eta nola eboluzionatzen duen ikusi behar delako".

"Hantura txikitzen doan eta mina baretzen ote den ikusi behar da. Baina, printzipioz, ez da larria. Ez da iraupen luzeko lesio bat. Egun edo aste batzuetako kontua izan daiteke", adierazi du talde bizkaitarrak.

Radicevicen baja Andrew Goudelock eta Tomeu Rigo eskolten iraupen luzeko bajei batu zaie.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena