Bilbao Basket
ENDESA LIGA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hapoel Holon Israelgo taldetik iritsiko da Bilbora, eta datorren denboraldirako sinatu du 'beltzezko gizonekin'.
Michale Kyser, Bilbao Basketen fitxaketa berria. Argazkia: Bilbao Basket
Albisteak (5)
Surne Bilbao Basketek Michale Kyser pibota fitxatu du Israelgo Hapoel Holon taldetik. Kyser Cincinnatin (AEB) jaio zen duela 30 urte, eta 2,08 metroko altuera du, Bilboko taldeak jakitera eman duenez.
Kyser 'beltzezko gizonen' denboraldi berrirako ziurtatzen duten bederatzigarren jokalaria da; izan ere, Nikola Radicevic, Francis Alonso eta Ignacio Rosa fitxaketekin batera, aurreko denboralditik jarraitzen dute Andrew Goudelock, Ludde Hakanson, Alex Reyes, Tomeu Rigo eta Jeff Withey jokalariek. Horiek guztiak Jaume Ponsarnau teknikari berriak zuzenduko ditu.
Aurreko denboraldian Israelgo Ligako txapeldun izan zen Hapoel Holonekin, eta pibot estatubatuarra jokalari garrantzitsua izan zen lorpen horretan, partidako 10,4 puntu, 5,8 errebote eta 1,4 txapeleko batez bestekoak izan baitzituen. Bilbon jokatu zen Txapeldunen Ligako txapelketako lauko finalera ere heldu zen.
Kyserrek VEF Rigan jokatu zuen 2020-2021 denboraldian. Orduan ere Txapeldunen Liga lehiaketa jokatu zuen, 10,5 puntu, 7,9 errebote, 2,1 asistentzia eta 1,6 txapeleko batez bestekoekin. Horrela, lehiaketan txapel gehien jarri zituen jokalaria izan zen, eta bosgarren erreboteatzailerik hoberena.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa