Bilbao Basket
TXAPELDUNEN LIGA
Agentziak | EITB Media
Bilboko taldeak Txekia, Bosnia-Herzegovina eta Turkiara bidaiatu beharko du multzoen fasean.
Surne Bilbao Basket D multzoan arituko da. Irudia: @bilbaobasket
Txapeldunen Ligako D multzoan, Surne Bilbao Basket Txekiako ERA Basketball Nymburk, Bosnia-Herzegovinako BC Igokea eta Turkiako Bahçesehir Koleji SKrekin neurtuko da, ostegunean egindako zozketaren arabera. Lehiaketa urriaren 4an hasiko da.
Bilboko taldeari tokatu zaizkion lehiakideei dagokienez, beltzezko gizonek Txekiako Nymburkekin soilik jokatu dute. 2008 eta 2013 artean, 6 aldiz neurtu ziren: Bilbokoek lau partida irabazi zituzten eta Txekiakoek, bi.
Igokeak bertako Liga eta Kopa irabazi ditu, eta Bilbao Basketen aurka jokatzen duen lehen talde bosniarra da. Istanbuleko Bahçesehir Koleji, aldiz, Bilboko taldearekin lehiatzen den bosgarren talde turkiarra da, Turk Telekom, Fenerbahce, Banvit eta Pinar Karsikaya taldeen ostean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa