Bilbao Basket
Endesa Liga
Erredakzioa
Joko-antolatzaile frantziarra "pozik eta harro" azaldu da talde bizkaitarrean jarraituko duelako.
Albisteak (2)
Jonathan Roussellek denboraldi batez berritu du kontratua RETAbet Bilbao Basketekin, klubak astelehen honetan jakinarazi duenez. Ondorioz, joko-antolatzaile frantziarrak talde bizkaitarrean jarraituko du datorren denboraldian.
Rousellerentzat, aurtengoa lehen denboraldia izan da Endesa Ligan. Frantziarrak 30 urte ditu, eta Endesa Liga koronabirusarengatik eten arte, partidako 7,6 puntu eta 3,9 asistentzia erdietsi ditu batez beste 22 minutu jokatuta. Errendimendu horrek, "Frantziako selekzioarekin jokatzera eraman du otsaileko FIBA leihoetan", Bilbao Basketek gogoratu duenez.
"Oso albiste ona da. Denboraldia aurrera joan ahala, bere errendimentuak hobera egin du. Hasieran kosta egin zitzaion egokitzea, baina errendimendu ona eman du", esan du Rafa Pueyo Bilbao Basketeko kirol-zuzendariak. "Gustura gaude, partida guztietan daukan guztia ematen duen jokalaria baita. Taldeari erritmoa ematen dio, eta Alex Mumbru entrenatzailearen konfiantza du", gaineratu du Pueyok.
Bestalde, Roussellek adierazpen hauek egin ditu, kontratua berritu ostean: "Oso pozik eta harro nago Bilbao Basketen jarraituko dudalako. Eskerrak eman nahi dizkiot klubari, baita taldekideei eta zalei ere. Laster ikusiko gara Miribillan, garaipenez gozatzeko eta ondo pasatzeko. Eskerrik asko, agur".
Bilbao Basketek iragartzen duen bigarren kontratu beritzea da Roussellerena, iragan astean Ondrej Balvinek berritu baitzuen kontratua.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa