21:45

Bilbao Basket

FIBA Europa Kopa

Surne Bilbaok Kutaisi jipoitu du Miribillan, eta multzoko buru dabilela, sailkapena lortu du (117-54)

EITB Media

Gainera, beltzezko gizonek klubaren historiako saskiratze-marka berriz hautsi dute.

  • Surne Bilbaoren defentsa Georgiako taldearen aurrean, Miribillan. Argazkia: EFE

    Surne Bilbaoren defentsa Georgiako taldearen aurrean, Miribillan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbaok Kutaisi 2010 jipoitu du, gaur arratsaldean, Miribillan, eta FIBA Europe Cup txapelketako hurrengo kanporaketarako sailkapena lortu du, sailkapeneko buru dabilela (117-54).

Lehen laurdenetik hasi dira beltzezko gizonak agintzen, baina hiruko marratik ez dira oso fin ibili, hamarretik lau jaurtiketa asmatu dituzte (% 40). Horrela, 8 puntuko aldearekin joan dira lehen geldialdira (25-17).

Bigarren laurdenean, Surne Bilbao oso indartsu hasi da, hiru hiruko sartu baititu lau minutuan, eta defentsa ona egin baitu. Horrela, markagailuan bien arteko aldea zabalagoa izan da. Kutaisik bost minutu behar izan ditu lehen saskiratzea egiteko. Beltzezkoek 41-3ko partziala egin dute, atsedenaldia baino lehen (66-20).

Atsedenaldiaren ostean, norgehiagokaren gidoia ez da aldatu eta Bizkaiko taldearen emoiak aurkariaren uztaia txikitzen eta erasoa antzutzen jarraitu du, nahiz eta partziala ez izan aurrekoa bezain ikusgarria (25-18).

Azken laurdenak Surne Bilbaok bere historian partida batean lortutako saskiratze-marka berriz hausteko balio izan du.

- Fitxa teknikoa:

117 - Surne Bilbao Basket (25+41+25+26): Pantzar (3), Jaworski (21), Lazarevic (10), Petrasek (19) eta Bagayoko (20) -hasierako bostekoa-; Frey (2), Normantas (6), Font (18), Sylla (5), Hlinason (5), De Castro (6) eta Errasti (2).

54 - BC Kutaisi 2010 (17+3+18+16): Browning (14), Boykin (2), Alavidze (2), Sulaberidze (8) eta Gilson (13) -hasierako bostekoa-; Soselia, Darbaidze (4), Kavtaradze (4) eta Berekashvili (7).

Partzialak: 25-14, 66-20 (atsedenaldia); 91-38 eta 117-54 (amaiera).

Epaileak: Ali Sakaci (Turkia), Joona Haaja (Finlandia) eta Jules Gaduel (Frantzia). Ez dute jokalaririk egotzi.

FIBA Europa Kopako E Multzoko seigarren eta azken jardunaldiko partida jokatu dute, 2.000 bat ikusleren aurrean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena