Bilbao Basket
Fitxaketa
EITB
Bartzelonarra, 1,94koa eta 27 urtekoa bera, Leyma Coruñatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, 5,6 puntu sartu zituen, batez beste. Bizkaiko taldeak, bere jokalari berriaz, nabarmendu du "kalitatea" duela "erasoan", eta gai dela, "minutu gutxitan, puntuak lortzeko".
Aleix Fontek bi denboraldiz jokatuko du Bilbao Basketen. Argazkia: Bilbao Basket.
Surne Bilbao Basketek Aleix Font fitxatu du, bi denboraldiz, alegia, 2026-27 denboraldiko amaierara arte, asteartean Bilboko klubak iragarri duenez. Jokalari bartzelonarra, 1,94koa eta 27 urtekoa bera, Leyma Coruñatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, 5,6 puntu sartu zituen, batez beste. Bizkaiko taldeak, bere jokalari berriaz, nabarmendu du "kalitate handia" duela" erasoan", eta gai dela, "minutu gutxitan, puntuak lortzeko".
Font Bartzelonaren harrobian hazi zen, eta Kataluniako taldean egin zuen debuta ACBn. Gerora, ondorengo taldeetan ibili da, Leyma Coruñan aritu aurretik: Obradoiron, Basquet Gironan, eta Casademont Zaragozan.
"Gure iritziz, Aleixekin, errotazioa luzatuko dugu; txapelketa ezagutzen du, eta horrek eguneroko lanean lagunduko digu", adierazi du Bilbao Basketek.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar