Bilbao Basket
Fitxaketa
AGENTZIAK | EITB
Jaworski Alemaniako ligako saskiratzaile onena izan da aurreko denboraldian, 19,5 punturekin.
Justin Jaworski. Argazkia: Bilbao Basket
Albisteak (5)
Surne Bilbao Basketek Justin Jaworski estatubatuarra fitxatu du, 26 urte eta 1,90 metroko eskolta. Alemaniako EWE Baskets Oldenburg taldetik datorren jokalaria euskal taldeak iragarritako bigarren fitxaketa da, Darrun Hilliard hegalekoaren ondoren.
Jaworski Alemaniako ligako saskiratzaile onena izan da aurreko denboraldian, partidako batez beste 19,5 puntu lortuta.
Oklahoma City Blue taldearekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, 2022-23 denboraldian Gipuzkoa Basketekin Europarako jauzia egin aurretik. Donostian, batez beste, 19,3 puntu egin zituen Urrezko LEB mailako partidetan.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar