Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
''Erremontari''
EITB MEDIA
Sagardoaren Txapelketan, astelehenean jokatu duten finalean, bi jokotan hartu dituzte mendean Josetxo Ezkurra eta Xabi Azpiroz (15-13 eta 15-13). Finalak maila bikaina izan du, eta Urrizari eman diote pilotaririk onenarentzako saria.
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak irabazi dute "Erremontari" saioaren 2024ko ekitaldia, astelehenean, Sagardoaren Txapelketako finalean Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz mendean hartuta, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Txapeldunak bi jokotan nagusitu dira, 15-13 eta 15-13, eta finalak maila bikaina izan du. Urrizari eman diote partidako pilotaririk onenarentzako saria.
Hala, aurreneko jokoan, Aburuzako Urriza eta Martirena azpitik joan dira 13-12koan, Alorreneako Ezkurra II.a eta Azpiroz lehenengo aldiz goitik jarri direnean, baina hiru tanto jarraian egin dituzte, eta set hori eskuratu dute. Finala ikusgarri hasi da, bizi-bizi. Urdinei apur bat gehiago kosta izan zaie partidan sartzea, baina berehala berdindu dute gorriek erdietsitako aldea. Jokoaren bigarren zatian, hainbat berdinketa izan dira, eta agerian gelditu da Galarretan oso parean zebiltzala bi bikoteak. Azkenean, Urriza-Martirena 15-13 nagusitu dira.
Bigarren jokoan, bazirudien aurrelari iruindarrak eta atzelari lekunberriarrak, atseden luzean 8-4 irabazten ari zirela, garaipena gertu-gertu zutela; baina Josetxo Ezkurrak eta Xabi Azpirozek markagailua irauli dute, 11-9 jarri dira aurretik, eta Hernaniko pilotalekuan zeuden zaleek argi ikusten zuten hirugarren jokoaz gozatzeko aukera. Ez da hori jazo, baina; izan ere, Urrizak eta Martirenak, 13na ibilita, Ezkurra II.ak eta Azpirozek baino gehiago asmatu dute, eta, horrela, txapelak janztea lortu dute.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa